Jubilatuen irteera Xoxotera

SAM_6576

Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak, Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin, Xoxoterako irteera egin zuen ekainaren 28an.

Bertan 110 lagunek hartu genuen parte, jubilatu, kotxe gidari, DYA eta udalekoen artean.

Eguraldi onarekin eta lagunarte giro ederrean gozatu genuen Xoxote ingurua, meza, aterpetxeak prestatutako hamaiketakoa jan-edan oparoarekin eta alkate eta zinegotziek banatua eta, bukatzeko, festa-soinu alaia Bixente Larrañagarekin.

Eskerrak bertan kolaboratu duten guztiei eta, batez ere, kotxeekin, eroso asko eta doan, eraman eta eraitsi gintuzten kotxezaleei.

Argazki gehiago ARGAZKIAK leihoan.