Irailean Elkar-ekinek antolatu zuen bigarren eskuko azokaren arrakasta ikusita, urte bukaerako data berezi hauetan bigarren eskuko jostailuen azoka antolatu du. Itsu-itsuan zentzurik gabe kontsumitzera bultzatu nahi gaituzten egun hauetan zenbait gogoeta eta jarrera aldaketa egitera gonbidatu nahi izan gaituzte Elkar-ekin taldekoek. 1. Etxe askotan bazterrean utzita zeuden umeen jostailu, bizikleta, liburu, eskolako material, eta arropak Udalak Sanjuandegin …
Asteko txisteak
Hortz postizoak Ba omen ziren bi mutilzahar hilero Tolosako feriara etortzeko ohitura zutenak. Feria ikusi ondoren biak beti leku berera joaten ziren afaltzera. Jatetxean ere beti jenero berdina eskatzen omen zuten, bietako batek lehenbizi zopa eta besteak txuleta, eta bigarrengoan alderantziz, txuleta jan zuenak zopa eta zopa jan zuenak txuleta. Hala hilabeteak pasa eta pasa, …
Baigera elkarteak webgunea ireki du
2014ko urtearekin batera, jada, martxan da Baigerako webgunea, baigera.net da helbidea. Baigerako komunikazio taldeak astero berrituko du webgunea eta, oraingoz, ondorengo ataletan banatu dute: Hasiera: Bertan Baigeraren eta webgunearen azalpena egiten da eta azken orduko berriak aipatzen dira. Arlo soziala: Hitzaldiak, iritzi artikuluak, elkarrizketak, heziketa gaiak aipatzen dira. Bitxikeriak: Denbora pasak, txisteak, bertsoak, ospakizunak, xelebrekeriak …
Amets Arzallus Antia
Sanagustin 2014.01.07 6. “Aho bizarrik gabe” solasaldia. AMETS ARZALLUS ANTIA Elkarrizketatzaile: Estitxu Elduaien Uranga Euskal Herriko txapeldun: Abenduaren 15ean Euskal Herriko txapeldun izendatu zutenetik, pozik horregatik, baina etapa hori ixteko gogoz etorri zen Azpeitira, neke puntu batekin. Txapeldunaren ingurura etortzen diren zenbaiti hirugarren begiz ere begiratzen ikasi du, zerbaiten bila etortzen direnak ere bai baitira. …
Jubilatuak eta teknologi berriak
Adinekook pausoa aldatuta harrapatu gaituzte teknologia berriek eta komunikazio arloan atzean ari gara gelditzen. Interneta, sare sozialak (Facebook, Twitter...) eta horrelakoak arrotz egiten zaizkigu, badirudi ez direla guretzat eginak. Gaur egunean, edozein lekutan eskatzen digute posta elektronikoaren helbidea. Banketxeetako diru gorabeherak, argi-indar eta telefono fakturen ordainketak ordenagailuz egiteko esaten digute eta gu noraezean. Osasun historiala …
Inoiz ez da berandu
Inoiz ez da berandu Argazki honek erakusten du adina ez dela oztopo gauzak egiteko eta ikasteko, gogoa dagoenean. Dantzan egitea, ariketa fisiko ezin hobea izateaz gain, bizitzako estresak botatzeko eta psikikoki erlaxatzeko bitarteko aparta da. Pasodoble edo tangoaren erritmoen doinuekin astean bitan dantzan egitea askoren inbidia da. Nork pentsa zezakeen jubilatuta gero dantzan hasiko zenik? …
Hiru azkoitiar trenera
Joan dira hiru azkoitiar sasoiko autobusa hartu eta Zumarragako geltokira, Bartzelonara trenez joateko asmotan. 22:30ak aldera iritsi dira bertara eta galdetu diote geltoki-buruari noiz duten trena, eta honek 23:30etan dutela. Lasai, hartzen dituzte txartelak eta joan dira tabernara. Han trago eta kontu azkar pasa zaie ordubetea. Pixka bat berdoztu ere bai azkenerako. Trena iritsi da, …
Sañuko ibilaldia
SAÑUKO IBILALDIA Irteera honetako argazkiak ikusteko klikatu hemen: Eguraldiak asko lagundu ez ba zigun ere, ibilaldi polita atera zen. Erdoiztako bide gurutzean autobusetik irten orduko sekulako ekaitzak jo zigun, baina inork ez zuen atzera egin, jendea sasoiko nonbait. Berehala atertu zuen eta eguraldia nahiko ondo portatu zen handik aurrera. Ibilaldia erraza egin zitzaigun. Sañuko gurutzean argazkia …
Asteroko bitxikeriak
Hemendik aurrera saiatuko gara astero, bitxikeria, pasadizo edo txisteren bat edo beste jartzen. Norbaitek proposamenik balu bidali gure helbidera webaigera@gmail.com KOTXEA GAIZKI APARKATUTA Madrilen Haziendako eraikuntzaren atarian kotxe bat zegoen behar ez zuen lekuan aparkatuta. Udaltzaina isuna jartzen ari zen. Une horretan, eraikuntzatik kanpora irteten ari zen gizon jubilatu batek, ikusi du udaltzaina, eta hor …
Zarauzko etxe babestuei bisita
Irailak 11, Baigerako arlo sozialeko talde bat Zarautzen izan da etxe babestuak ikusten. Baigerako zerbitzuen taldeak egin zuen bisita egiteko proposamena eta bisita honen kudeaketa Leire Etxaniz udaletxeko arlo sozialeko zinegotziak egin digu, eraikuntza erakusten bertako arduraduna eta Zarauzko arlo sozialeko zinegotzia egon ziren. Taldearen asmoa etxe babestuei buruz ahalik eta informazio gehien lortzea da. …
