Inoiz ez da berandu

Inoiz ez da berandu

dantza

Argazki honek erakusten du adina ez dela oztopo gauzak egiteko eta ikasteko, gogoa dagoenean. Dantzan egitea, ariketa fisiko ezin hobea izateaz gain, bizitzako estresak botatzeko eta psikikoki erlaxatzeko bitarteko aparta da. Pasodoble edo tangoaren erritmoen doinuekin astean bitan dantzan egitea askoren inbidia da.

Nork pentsa zezakeen jubilatuta gero dantzan hasiko zenik? Lagun arte ederrean biltzen dira jubilatu talde bat Baigerako aretoan, Jose Mari Orbegozo dantzari azpeitiarra maisu dutela. Sekulako sasoia dutela erakusten dute eta gogoa dagoenean urteak ez direla oztopo edozer gauza egiteko. Animo eta jarraitu horrelaxe.

Bideoa ikusi nahi duenak klikatu hemen.