Zarauzko etxe babestuei bisita

Nueva imagen(5)

Irailak 11, Baigerako arlo sozialeko talde bat Zarautzen izan da etxe babestuak ikusten. Baigerako zerbitzuen taldeak egin zuen bisita egiteko proposamena eta bisita honen kudeaketa Leire Etxaniz udaletxeko arlo sozialeko zinegotziak egin digu, eraikuntza erakusten bertako arduraduna eta Zarauzko arlo sozialeko zinegotzia egon ziren.

Taldearen asmoa etxe babestuei buruz ahalik eta informazio gehien lortzea da. Kokapena, kudeaketa, kostua, diru laguntzak, etab.

Zarauzko bisita oso positiboa izan da, esperientzia interesgarri bat ikusi dugu eta esan behar da oso ondo hartuak izan garela.

Zarauzko eraikin hau berri-berria da, 2 urte da martxan dagoela, 45 etxe daude danera, 30 gela bakarrekoak eta 15 bi gelakoak. Lehenengo solairua dago okupatua 15 etxe. Barreneko solairua eguneko zentroa da eta gaineko hiru solairuetan bakoitzean 15 etxe daude. Zenbait zerbitzu eguneko zentrokoekin konpartitzen dira, osasun arreta adibidez.

Etxe bakoitzak komun egokitu handi bat, sukaldea prestatuta, mikrouhin labe eta guzti, eta saloia telebistarekin. Etxe bakoitzak 35 metro ditu. Hartzen duenak dena prestatua hartzen du eta nahi izanez gero bakoitzak bere gustura dekoratzen du. Etxetik kanpo egongela bat ere badu telebistarekin. Zerbait azpimarratzekotan lekuaren txukuntasuna jarriko genuke.

Etxea hartzeko lehenengo baldintza 60 urte edukitzea eta jubilatua izatea da.

Etxea alokairuan hartzen da. Eta ohe bakarreko etxea 600 € ordaintzen da eta bi ohekoa 800. Dena dela, osorik ordaintzeko dirurik ez dutenen kasuan banaka aztertzen da. Prezio honen barruan etxeko gastuak, argindarra, ura etab. sartuta daude.

Erabiltzaileak norbera moldatzeko modukoa izan behar du, eta janari prestaketa eta etxeko lanak egitea aukerakoak dira, gehienetan norberak egiten du, baina bestek egitea nahi izanez gero gehiago ordaintzen du. Bazkaria eraikin bertan dagoen eguneko zentroan egiten da, hala nahi izanez gero. Norbera bakarrik moldatzeko gauza ez bada kanpoan irtenbideren bat bilatzen zaio. Behin irtenez gero etxea beste batentzat prestatzen da.

Eraikin berdinean eguneko zentroa dago, aurreko atetik sartuz gero, etxe hauetako sarrera alboko atetik egiten da. Sartu-irtenak ez dauka ordutegirik, kanpoko jendea, egunez bakarrik onartzen da.

Eraikina hesiarekin itxita dago eta hesiaren barruko aldetik ez dago inguru berderik. Eraikina ondo kokatuta dago, herri barrutik eta hondartzatik gertu.