Asteroko bitxikeriak

izengabea

Hemendik aurrera saiatuko gara astero, bitxikeria, pasadizo edo txisteren bat edo beste jartzen. Norbaitek proposamenik balu bidali gure helbidera webaigera@gmail.com

KOTXEA GAIZKI APARKATUTA

descarga (1)

Madrilen Haziendako eraikuntzaren atarian kotxe bat zegoen behar ez zuen lekuan aparkatuta. Udaltzaina isuna jartzen ari zen. Une horretan, eraikuntzatik kanpora irteten ari zen gizon jubilatu batek, ikusi du udaltzaina, eta hor doa berarengana:

– Bost minutu ez dira pasa eta dagoeneko multa egiten ari zara, zuk ez duzu lotsarik?

Hori entzutean udaltzainak bigarren isuna egiten dio, autoritatea ez errespetatzeagatik. Bigarren multa ikustean, orduan eta ozenago jubilatua:

– Horixe, horrela aterako duzue zuek soldata jubilatu miserableen kontura. Oraintxe bazter guztietan ez dago lapurra besterik…

Udaltzainak serio begiratu eta hirugarren isuna egiten dio ezer erantzun gabe.Jubilatuak tonua altxatuz esaten dio:

– Ba al dakizu zer esaten dizudan, putakume galanta zarela eta nahiago nukeela multa horien dirua botikatan gastatu beharko bazenu…

Laugarren papera idazten hasten da udaltzaina, bere haserreari eutsi ezinez. Eta orduan jubilatuak:

– Segituko nizuke gauza gehiago esaten, baina autobusa iritsi da eta ez nuke galdu nahi…

BEHI ONA

imagesKonbentu bateko Ama Nagusia, gaixo, gaizki zegoen eta moja guztiak han zituen inguruan, zer egingo, zertan lagunduko, edo zer emango, denak urduri. Gauza bat eman, bestea eman eta Ama Nagusiak ez zuen ezer hartzeko indarrik. Halako batean esaten du:

– Esne pixka bat hartzen probatuko naiz, ea sartzen zaidan.

Sukaldera joan da moja bat esne bila eta sukaldariak whisky zarrasta eder batekin jarri zion baso-esnea. Hasten da ba Ama Nagusia esne hori edaten, ganora handirik gabe hasieran, baina gero eta gogotsuago. Azkenean, baso-esnea dena osorik edan zuen.

Mojak berriz ere galdezka beste ezer nahi ote zuen, eta Ama Nagusiak esan zien:

– Esne hau eman duen behia, ez okurritu behintzat saltzea behin ere!