Sañuko ibilaldia

SAÑUKO IBILALDIA 

11175222005_48ea09bc01_t

Irteera honetako argazkiak ikusteko klikatu hemen:

Eguraldiak asko lagundu ez ba zigun ere, ibilaldi polita atera zen. Erdoiztako bide gurutzean autobusetik irten orduko sekulako ekaitzak jo zigun, baina inork ez zuen atzera egin, jendea sasoiko nonbait. Berehala atertu zuen eta eguraldia nahiko ondo portatu zen handik aurrera. Ibilaldia erraza egin zitzaigun.

Sañuko gurutzean argazkia atera ondoren, Gorostietan zain zegoen hamaiketakoa. Tximiniaren epelean oso ondo etorri zen salda beroa. Hamaiketakoaren ostean berehala animatu zen giroa, kantu kantari bukatu genuen. Agian denbora motzetxo…

Aurtengo ibilaldiak bukatu dira, hasi ibilaldiak pentsatzen hurrengo urteko programazioa egiteko.