Asteko txisteak

Hortz postizoak

Hortz postizoak

Ba omen ziren bi mutilzahar hilero Tolosako feriara etortzeko ohitura zutenak. Feria ikusi ondoren biak beti leku berera joaten ziren afaltzera. Jatetxean ere beti jenero berdina eskatzen omen zuten, bietako batek lehenbizi zopa eta besteak txuleta, eta bigarrengoan alderantziz, txuleta jan zuenak zopa eta zopa jan zuenak txuleta.
Hala hilabeteak pasa eta pasa, tabernako zerbitzariak bazuen jakin-mina eta galdetzen ausartu zen behin batean:
–   Zuek nolatan eskatzen duzue hasieran batek zopa eta besteak txuleta, eta zopa jan           duenak bigarrengoan txuleta eta txuleta jan duenak zopa? Beste
inor ez det ikusi horrela eskatzen taberna honetan.
–   Oraindik ez al zara konturatu?
–   Ez ba.
–   Oso sinplea da. Hortz postizoak dauzkagu baina pare bat bakarrik, eta
horregatik jaten du batek zopa lehenbizi eta besteak txuleta. Zopa jateko ez dago eta hortz beharrik, baina haragia jateko bai. Ulertzen al duzu orain?

Mutikoa oinez tabakoa erostera

Oilarra

Kale-baserri batean bizi zen mutiko bati esan dio bere aitak:
–   Mikeltxo, hoa estankora eta ekarri idak tabako pakete bat tabakorik gabe gelditu
nauk-eta.
–   Bai, aitte, oaintxe joango naiz bizikleta hartuta…
–   Ez bizikletan ez, hoa oinez!
–   Ez aitte, azkarrago egingo det joan-etorria bizikletan…
–   Bai baina orain ordu honetan arriskutsua dek errepidea bizikletan ibiltzeko, hoa oinez        eta ez aitatu berriz gainera. Hamar minutuan han hago.
Mutikoa haserre, hor doa aitagatik gaizki-esaka bere artean “aitte kaskailu hau beti berdin” pentsatuz. Bidean doala hor ikusten du etxe atarian oilarra oiloari gainera igotzen. Amorruaren amorruz, jotzen du oilarra ostikoz eta esaten dio:
–   Hoa hi ere oinez, nik ere nahiago nian bizikletan, baina oinez joan behar diat-eta.