Emakumearen aurkako beste eraso larri bat

Andina Pereira de Brito 35 urteko emakumea bere bikotekideak hil du Mungian. Emakumearen aurkako eraso onen aurrean ezin dugu bestaldera begiratu, eraso bakar bat ere ezin da utzi erantzunik gabe, leiho honetatik gure gaitzespenik irmoena. Generoen arteko ezberdintasunaren adierazpen larriena emakumearen kontrako indarkeria da. Egun gizartean itsatsita dauden balio matxisten ondorioa dela deritzogu eta balio …

Irakurtzen jarraitu Emakumearen aurkako beste eraso larri bat

Asteko txisteak

Presidentearen salbatzailea XX Presidentea (jarri nahi duzuen izena), orain egun gutxi, itzuli bat egitera atera zen bere udako jauregi bikainetik, baina zorte txarra izan zuen nonbait, ibaiko presa batera erori baitzen. Han inguruan mutil gazte bat egokitu zen une hartantxe, igerian trebea gainera, eta berak atera zuen uretatik Presidentea, ezustean, atera zuenean jabetu baitzen xx …

Irakurtzen jarraitu Asteko txisteak

Urteko batzarra eta batzorde berritzea

Joan den martxoaren 5ean izan zen BAIGERA, Azpeitiko adinekoen elkartearen urteroko Batzar Nagusia. 2013. urtean elkarteak gauzatutako ekintza desberdinen berri eman zuen bertan Jose Inazio Etxeberria, lehendakariak, hala nola, urtean zehar burututako ekintza kulturalak, aisialdiko ekintzak, irteerak, ibilaldiak, hitzaldiak, BAIGERAk parte hartu izan duen herriko eta bailarako ekintzak,… hitz batean, urtean zehar elkarteak izan duen …

Irakurtzen jarraitu Urteko batzarra eta batzorde berritzea

Martxoaren 21ean mahaingurua

Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza Azpeitian Ba dira hilabete batzuk Elkar-ekin taldekoek “Jatorri aniztasuna eta elkarbizitzaz” bilerak eta hitzaldiak antolatzen dituztela. Herrira kanpotik etorri berrien eta hemengoen arteko elkarbizitza erraztea dute helburu. Horretarako, herrian sortzen diren zurrumurruak deuseztatzea komeni da. MAHAI-INGURUA Eguna : Martxoak 21 Tokia : Sindikatu Zaharrean Ordua:18:30etan Martxoaren 21a, “Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako …

Irakurtzen jarraitu Martxoaren 21ean mahaingurua

Martxoaren 22an Baigerakoek mendi ibilaldia

  Urberu jatetxetik hasi eta Elorriaga gainetik Zumaiara Neguko ekaitzak pasa orduko, hasi gara Baigerakoak ibilaldiak antolatzen. Aurreko urteko esperientzia positiboa gogoan hartuta, antzeko txangoak antolatzea pentsatu dugu. Ibilaldiak errazak izango dira, bi ordu ingurukoak, Hamaiketakoa ez da faltako eta bazkaltzera etxera etorriko gara. Irteera egun-pasa bat egitea ere pentsatzen hasiak gara. Aurreneko ibilaldia kosta …

Irakurtzen jarraitu Martxoaren 22an Baigerakoek mendi ibilaldia

Martxoak 8

Mikel Laboaren "Ama hil zaigu" kanta entzuteko klikatu hemen: OMENALDI BAT GURE AMEI Martxoaren 8an, egun bikaina egin zuen. Egunkariei begirada bat ematen hasi, eta hara, behingoz denok ados jarri garela ematen du: emakumeak zapalduta daude, lan berdinagatik %30 gutxiago ordaintzen zaie, langabezia tasarik handienak dituzte, euren gorputzarekin nahi dutena egiteko eskubide eske ari dira …

Irakurtzen jarraitu Martxoak 8

Asteko txisteak

Nahi duzuna pentsa ezazu Aspaldi batean ba omen zen Aretxabaletako baserri bat, nagusia eta morroia zituena, garai hartan beste leku askotan bezala. Ondo konpontzen ziren nagusi-morroiak beren etxeko zereginetan. Normala denez, nagusia joan ohi zen feriara, hark egin behar baitzituen, baserrirako sal-erosketak ere. Egun horretan feria eguna izan zen herrian eta nagusia hara joana zen. …

Irakurtzen jarraitu Asteko txisteak

Adinduen sexualitatearen abantailak

Nerea Sancho Esnaola - Edurne Mendizabal PLAX! Azpeitiko Sexu eta Bikote Aholkularitza Zerbitzuko arduradunak Gizon eta emakume helduek eta zaharrek ere jokabide erotikoak dituzte, noski; askotarikoak gainera: batzuetan bakarka, bikotekide edo lagunarekin bestetan. Maitatzeko eta maitatuak izateko nahia eta gaitasuna ez baitira agortzen adinarekin. Ez horixe! Askok pentsatzen dute menopausia osteko bizitza erotikoak eskaini ditzakeen …

Irakurtzen jarraitu Adinduen sexualitatearen abantailak

Agustin Unzurrunzagaren hitzaldia (II)

  Etorkinak krisiaren aurrean Krisiaren eragina etorkinengan izugarria da. Etorkinak dira krisiaren zamarik gogorrena jasaten ari direnak. Kanpokoak bakarrik hartzen baditugu %40koa da langabetuen tasa, momentu honetan, bailarakoa %16koa den bitartean. Pobrezia izugarri igotzen da indize guztietan: larria, erlatiboa, energetikoa… Gipuzkoan, etorkina buru duen familia, besterik gabe, pobreziaren arriskuan dago. Hala ere, langile aktiboen tasa …

Irakurtzen jarraitu Agustin Unzurrunzagaren hitzaldia (II)