HESIAK GAINDITZEN (Klikatu biodeoa ikusteko) Gidoia eta aurkezpena Jon Maia bertsolariak. Lekua: Baigera II Jubilatuen Elkartea Eguna: Maiatzak 8, Ordua: 19:00etan Iraupena: Dokumentala 30 minutu, hitzaldia eta galderak beste 30 minutu. Hitzaldia erderaz izango da. 20:00etan Luntxa egongo da. Dokumental hau, 1960ko hamarkadan, Extremaduratik Euskal Herrira etorri zirenei egindako omenaldia da. Jon Maia bertsolariak, bere esperientzia …
Oinarrizko errenta unibertsala
Foru Aldundiak otsailean oinarrizko errentari buruz egindako mintegian, Jordi Arcarons katedradunak egindako ikerketaren berri eman zuen. Bertan 450.000 errenta aitorpen aztertu zituzten eta ondorioztatu zuten, lana egin ala ez, bideragarri zela herritar orok 650,50 € jasotzea. Adin txikikoek 131,70 € jasotzea kalkulatu zuten. Hileroko errenta finkoa guztiek izateak txirotasunaren eta bazterketaren arriskua desagertuko luke, …
Kolon eta ondesteko minbizia
Martxoaren 31an Koloneko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko eguna izan zen eta topaketa mediku-gastronomikoak egin genituen Baigerako sukaldean, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolatuta. 25 bat lagun elkartu ginen bertan, eta Maider Sierra Elkarteko arduradunak Elkartearen beraren eta hitzaldiaren zergatien aurkezpena egin ondoren, Isabel Portillo, Elkarteko koordinatzaileak azaldu zizkigun bertara bildutakooi Koloneko eta Ondesteko minbiziari buruzko azalpenak …
Asteko txisteak
Apaizaren bizikleta Garai batean, familia dirudunetan batik bat, ondra handia zen, alaba bat moja edo seme bat apaiz joatea. Horrelako familia batean semea bidali zuten seminariora, apaiz egiteko asmotan. Semeak ordea ikasteko gogorik ez eta nota txarrak ateratzen zituen, suspentso ugari. Hala ezin jarraitu zutela-eta, ondra izan beharrean lotsagarria baitzen semea apaiz egiteko gauza ez …
Maialen Lujanbio: “Itzultzeko garaia da”
Herrien aniztasunaren inguruko hitzaldiak eta ekitaldiak izan dira egun hauetan gure inguruan eta ondorengo bertsoaldi hau interesgarria izan daitekeela iruditu zaigu, ale ederrak ekartzen dituelako gogoeta horretan jarraitzeko. Bertsoak entzuteko klik egin hemen Bideoan buruz buruko osoa dago, 25 minutu dira: Maialenen hiru bertsoak entzuteko bideoaren 18'54'' puntutik aurrera. 2013ko Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusia …
Irakurtzen jarraitu Maialen Lujanbio: “Itzultzeko garaia da”
Asteko txisteak
Telefono deia Gizon batek telefonoz deitzen du eta: Heldu al da horra alkate jauna? Oraindik ez. Asko atzeratuko ote da? Ez dakit, behar bada egunak, hilabeteak edo urteak izan daitezke... Baina mesedez, norekin ari naiz hizketan? – adarra jotzen ari zitzaiolakoan haserre. Herriko enterratzailearekin, jakin nahi baduzu. Txerri hankak Ama batek bidaltzen du bere semea …
Koloneko minbiziari buruzko hitzaldia
Martxoaren 31ean, astelehenean, iluntzeko 18:30ean, Baigera I-eko sukaldean, Koloneko minbiziari buruzko hitzaldia izango da. Minbiziaren aurkako AECC elkarteko ordezkariak etorriko dira. Gaiak duen intrerasagatik eta, batez ere, adinekooi gertutik ukitzen digunez, etortzera anima zaitezten konbidatzen zaituztegu.
Lizarrako irteera
Datorren apirilaren 10ean, ostegunean, Baigerakoek Nafarroako Iratxera ibilaldia antolatu dute. Izena Apirilaren 1, 2 eta 3an Baigeran bulegokoko orduetan eman behar da. Irteera San Martin Egoitza aurretik goizeko 08:30ean izango da. Ibilaldia 32 euro ordaindu behar da eta autobusez 2 ordu inguru beharko dira. Iratxe Hotelean hamaiketakoa eta 11:30ean Lizarran 14:30 arte azoka ikusteko eta …
Mahai ingurua: jatorri aniztasuna Azpeitian.
Martxoaren 21ean Azpeitiko Sindikatu zaharrean etorkinekin harreman zuzena duten herriko eragileekin mahai ingurua egin zen. Bertan Udalak, Urola ikastolak, Ikasberri Azpeitiko ikastolak, Iraurgik, Osakidetzak, Caritasek, Etorkizun Ekimenak, Emakumeen Txokoak eta Jauzika Aisialdiko elkarteak hartu zuten parte. Mahai ingurua Elkar-ekinek antolatu zuen eta helburua etorkinen inguruan eragileek egiten duten lanaren eta arazoen argazkia jendaurrean aurkeztea …
Irakurtzen jarraitu Mahai ingurua: jatorri aniztasuna Azpeitian.
Milagro-Faltzesera irteera, martxoaren 13an
Bidaiako argazkiak "Gure argazkiak" atalean. Irteera oso ondo joan zen. Inurrieta upategiko bisita primeran: Upategia erakutsi ziguten, ardogintzaren nondik norakoak azaldu, eta hamaiketako eta trago ederrarekin bukatu genuen. Jende dezente izan zen ardoa erosi nahian, baina saltzaile bakarra, horretxek luzatu zigun, azkenean, egonaldia. Milagroko Montesilloko bazkaria eta ondorengoa ederki: musika eta dantza, bingoa eta zezena …
Irakurtzen jarraitu Milagro-Faltzesera irteera, martxoaren 13an
