Dokumental emanaldia Sanjuandegin

captura

HESIAK GAINDITZEN (Klikatu biodeoa ikusteko)

Gidoia eta aurkezpena Jon Maia bertsolariak.

Lekua: Baigera II Jubilatuen Elkartea Eguna: Maiatzak 8, Ordua: 19:00etan Iraupena: Dokumentala 30 minutu, hitzaldia eta galderak beste 30 minutu. Hitzaldia erderaz izango da. 20:00etan Luntxa egongo da.

Dokumental hau, 1960ko hamarkadan, Extremaduratik Euskal Herrira etorri zirenei egindako omenaldia da. Jon Maia bertsolariak, bere esperientzia pertsonala kontatzen du bere gurasoak eta aiton-amonak gogoratuz, baita Galiziatik eta Espainiako beste lekuetatik etorri zirenek ere. Kolonbiatik eta beste herrialdeetatik etorri berri direnek ere kontatzen dituzte beren gaurko esperientziak.

Garai hartan Euskal Herrian integratzeko izan zituzten arazoak eta euskarara hurbiltzeko (batzuek ikasteko) egin duten ahalegina aipatzen da.

Emanaldiaren ondoren auzoko ekimena aurkeztuko da. Mintzapraktika saioak dira (astean behin ordu bat) Euskara dakitenak eta ez dakitenak nahasten dira bertan, eta dinamizatzaile baten gidaritzapean euskara praktikatzea eta ondo pasatzea helburu duten saioak dira. Saioak doakoak dira eta irekita daude nahi duten guztientzat, bereziki aproposak dira inguruan norbait euskalduna (familia, bilobak, lagunak, …) izan eta euskaraz hitz egiteko erraztasunik ez dutenentzat. Hauez gain gomendagarriak dira dendari, tabernari edo adinekoen zaintzan lan egiten dutenentzat.

Saioak Sanjuandegiko Auzo-elkarteko lokalean izango dira, aurrez izena eman behar da.

Informazio gehiago telefono honetan: 645471700

 xjelkar-ekin