Asteko txisteak

 

images

Zepilo latza

Baserritar bat joan omen zen behin susara zeukan bere behia hartuta zezena zegoen etxe batera hura estaltzera. Egun hartan etxekoandreak zuen zezena botatzeko ardura.

Zezena nonbait egun baterako asalto gehitxo izanda zegoen eta nekatu samarra hura iritsi zenean.

Orduan etxekoandreak esan zion baserritarrari:

    • Pixka bat itxaron egin beharko duzu, lan asko eginda dago gaur, bakarren batzuk estali ditu aurrez ere eta, orain nekez dauka hurrengo ekinaldia.

Gizonak zezen-zaleari:

    • Ez al daukazu zepilo latzik?

    • Zepilo latza? Bai badaukat, zertarako?

    • Orain ikusiko duzu.

Hala ekarri du zepilo latza. Behiarekin etorri zen gizonak pasa dio zezenari zepilo hori bizkarrean eta zezena berehala omen zen pronto, eta egin omen zuen bere operazioa.

Hori pasa eta handik hilabetera joan da gizon hori beste behiren batekin. Egun horretan gizona zegoen zezenaren arduradun. Aurrekoan bezala berriz ere zezena nekaturik harrapatu zuen. Berriz ere aurrekoan andreari bezala esan zion gizonari:

    • Ez al daukazu zepilo latzik?

    • Bai izango ez dut ba. Zertarako behar duzu zepiloa?

    • Zezenari bizkarrean pasatzeko.

    • A, hi al hintzen hori nire emazteari erakutsi zion kabroia? Ikus ezak nire bizkarra!

Han erakutsi omen zion, alkandora jasota bizkarra gorri-gorri.

images3

Aita-semeak

Aitak galdetzen dio semeari:

    • Aizu, Xabiertxo, nor da zuen eskolan alferrena?

    • Aita, zer da alferra izatea?

    • Ba, berak ezer egin ez eta besteek egiten dutenari begira egotea.

    • A! Ba orduan badakit nor den: maisua.