Asteko txisteak

images1

 

Kanbioak

Azpeitian ba omen zen adarjotzaile artista bat. Tabernara sartu txikitoa eskatu eta edan ondoren ohiko galdera:

    • Zenbat da?

    • 12 pta – garai hartan hala zen.

Bilatu patrikan 12 pezetak eta tabernariari erakutsi eta bere bizkar aldera botatzen omen zituen.

Horrela egunero, eta tabernaria ernegatuta. Nola ez egon halako bezero amorragarriarekin!

Beste egun batean eskatu dio txikitoa eta ohiko galdera:

    • Zenbat da?

    • 12 pta

    • Gaur ez daukat ba kanbiorik. Tori 5 duro.

Tabernaria gustura, “hau dek nirea” bere artean pentsatuz. Bilatu kajoian 13 pezeta eta hor botatzen dizkio tabernako zorura, berak botatzen zituen bezalaxe:

    • Tori bueltak – esanez.

Bezeroa lasai, ezta keinurik ere. Edaten du bere txikitoa lasai asko eta hura bukatu orduko esaten dio tabernariari:

    • Hi atera iezadak beste txikito bat eta bueltak heuretzat – behatz handiarekin bere bizkar aldea seinalatuz.

Pezeta bat gehiago izango zuen jasotzeko, baina berriz ere berak jaso behar denak lurretik!

indizea

Esanak

  • Magoak egin zuen keinu bat eta gosea desagertu zen.

Egin zuen beste keinu bat eta injustizia desagertu zen.

Beste keinu bat eta gerra desagertu zen…

Etorri zen politikoa, egin zuen keinu bat eta magoa desagertu zen.

  • Arrakasta duen gizon ororen atzean… emakume bat dago, ahoa zabal-zabal eginda sinetsi ezinez.

  • Bi gauza bakarrik dira infinituak, unibertsoa eta errentaren gaineko zerga (Albert Einstein).