Martxoaren 8an, larunbata, munduko emakumeen eguna dela eta Baigera jubilatuen elkarteko emakumeok, 19:30etan, elkarretaratzea egingo dugu herriko plazan, Adineko emakumeentzat pentsio duinak eskatzeko. Emakume pentsiodunen egoerari buruzko gogoetak Azkenengo urteetako politiken arabera, nabarmentzen ari diren gauza batzuk hauek dira: ezberdintasunak, pobrezia, langabezia eta bizi baldintzen degradazioa. 65 urtetik gorakoen artean, genero ikuspegitik hausnarketa egingo bagenu, …
Agustin Unzurrunzagaren hitzaldia (I)
Gai honekin zerikusia duen bideo bat ikusteko klikatu hemen Jatorri aniztasunaren inguruko hausnarketak: Etorkinen fenomenoaz hitz egiterakoan badirudi fenomeno berri baten aurrean gaudela, baina ez da horrela, migrazioa beti egon da historian zehar eta ez gaitezen aztoratu. Ez gaude fenomeno berri baten aurrean. Ohikoa da belaunaldi bakoitzak pentsatzea berari tokatu zaiola kultura eta hizkuntza ezberdinekoekin …
Asteko txisteak
Sutea San Mamesen. Bat-batean egundoko sutea San Mames berrian. 35.000 bilbotar belauniko beren San Mames santuari erregutzen: - San Mames, San Mames, mesedez, suhiltzaileak laster iritsi daitezela! Eta San Mames agertzen zaie eta esaten die: - Suhiltzaileak ez dira garaiz iritsiko. Hirian oso trafiko astuna dago, bide guztiak kotxez beteta daude eta ez dira iritsiko. …
Gure esku dago
Bideoa ikusteko klikatu hemen “Gure esku dago” mugimendua, Euskal Herriak libreki erabakitzeko duen eskubidearen aldeko ekimena da. Helburu honekin herritarrak sentsibilizatzea du xede. Honen inguruan orain arte eman diren pausoez gain, herritarrei zenbait hitzaldi, eztabaida eta festatan parte hartzeko abagunea eskaintzen zaie, eta ekitaldi nagusia 2014ko ekainaren 8an Durangotik Iruñera egingo den giza katea izango …
Karta sozialaren aurkezpena
Baigerakoen ekarpena, otsailaren 22an Betharrandarren aretoan Bistakoa da aurreko mendean lortutako eskubideen atzerakada: hezkuntzan, osasun zerbitzuetan, eta etxebizitza, pentsio, lan eta babes sozialetan. Krisiaren ondorioz batzuetan, eta haren aitzakian askotan, murrizketak egin dituzte eta atzeraka goaz. Gizartearen atal handi bat txirotasunera kondenatu dute, langabezian daudenak batik bat. Hauetan emakumeen kopurua da gehiengoa, eta adinean aurrera …
Kooperatibismoaren aurkako izkutuko interesak…
Hamaika telebistak Baleren Bakaikoari egindako elkarrizketa ikusteko klikatu hemen
Asteko txisteak
Osasungintza Pribatua Osasungintza pribatizatzen dutenean eta ordaindu ezinez bazabiltza, zoaz aireportu batera eta han musu-truk egingo dizute erradiografia bat eta bularren azterketa.... eta zerbaitengatik Alkaeda edo antzeko izenen bat esaten baduzu, Kolonoskopia bat ere egingo dizute doan.
Urteko batzarrerako deialdia
Martxoren 5ean, asteazkenean, BAIGERA I-en, Urteko Ohiko Batzar Orokorra izango da, arratsaldeko 16:30ean lehen deialdian eta 17:00etan bigarrengoan, ondorengo lan zerrendarekin. LAN ZERRENDA 1. Sarrera 2. 2013ko Urteko Ohiko Batzar Orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena. 3. 2013ko ekintzen oroitza. 4. 2013ko sarrera eta gastuen azalpena eta onarpena. 5. Batzordearen berritzea 6. BAIGERA elkartearen gaur egungo …
Harremanetarako…
Webgunearekin zerbait nahi baduzu. Idatzi: webaigera@gmail.com korreora. _________________________________ Baigerako bulegokoekin harremanetan jartzeko. Idatzi: baigera.azpeitia@gmail.com era.
Erregistratutako langabeziaren urtarrileko datuak
Erregistratutako langabezi datuak. 2014ko URTARRILA klikatu hemen
