Asteko txisteak

800px-Mosaikoa_San_Mamesen

Sutea San Mamesen.

Bat-batean egundoko sutea San Mames berrian. 35.000 bilbotar belauniko beren San Mames santuari erregutzen:

– San Mames, San Mames, mesedez, suhiltzaileak laster iritsi daitezela!

Eta San Mames agertzen zaie eta esaten die:

– Suhiltzaileak ez dira garaiz iritsiko. Hirian oso trafiko astuna dago, bide guztiak kotxez beteta daude eta ez dira iritsiko.

– San Mames, San Mames, mesedez, zer egin behar dugu orduan? Lagundu!

– Begira, egin dezakezuen gauza bakarra denok batera suaren gainera botatzea da. Horrela sua oxigenorik gabe geldituko da eta itzali egingo da!.

Hala egin zuten, 35.000 bilbotar sutara bota ziren denak batera, eta sua itzali zen bai, baina den-denak kiskalita hil ziren.

35.000 bilbotarrak zerura iritsi ziren, atea jo zuten eta San Pedro agertu zitzaien:

– Baina santu guztien izenean, zer gertatu zaizue? 35.000 bilbotar eta denok sutan kiskalita hilak…!

– Begira San Pedro, sute ikaragarri bat izan da eta San Mamesek esan digu sua itzaltzeko ez dugula beste erremediorik denok bertara botatzea baino, eta halaxe egin dugu. Eta begira nola amaitu dugun. Non dago San Mames hori, e? Non dago?

– Baina San Mamesik ez dago-eta!

– Nola ezetz! – esan zioten 35.000 bilbotarrek batera– , guk berarekin hitz egin genuen ba!.

– Ba bene-benetan esaten dizuet, hemen Zeruan ez dago San Mames izeneko santurik.

San Pedrok deitu ditu santu guztiak eta jarri ditu zerrendan bata bestearen atzean, ea bilbotarrek ikusitako santua haien artean ote zegoen begiratzeko.

– Begira iezaiezue ondo, hauek dira Zeruan dauden santu guztiak, ea horien artean ezagutzen duzuen zuei San Mames bezala agertutako santua.

Hasi dira 35.000 bilbotarrak banan-bana begiratzen eta halako baten baita aurkitu ere:

– Hauxe da, hauxe da! – hasi dira oihuka bilbotarrak.

San Pedro hurbiltzen zaio delako “San Mames” horri eta bizkarrean kolpetxo bat emanez esaten dio:

– San Sebastian, San Sebastian, oraingo honetan pasa egin zara gero!

images2

Elkar-maiteak

Hura ere bikote xelebrea izango zen benetan! Basilio zen mutila, Florentxi neska. Elkar-maiteak ziren, biak elkarren ezkongai.

Igande eta jai-arratsaldez, hor ikusiko zenituen elkarrekin pozik, besotik helduta paseatzen.

Gaua etortzerakoan, hori bai, beti berdin, agur modura elkarri bostekoa eman eta zintzo-zintzo bakoitza bere etxera joango zen.

Eta honela urteak joan eta urteak etorri, berrogei urte luzez.

Halako batean, Florentxik Basiliori:

    • Aizu Basilio! Beti horrela ibili gabe, ezkonduko al gara noizbait?

Eta Basilioren erantzuna:

    • Ezkondu, diozu, Florentxi? Uste al duzu, behin honez gero, egongo dela inor gurekin ezkondu nahiko duenik?