Gure esku dago

GureBideoa ikusteko klikatu hemen

“Gure esku dago” mugimendua, Euskal Herriak libreki erabakitzeko duen eskubidearen aldeko ekimena da. Helburu honekin herritarrak sentsibilizatzea du xede.

Honen inguruan orain arte eman diren pausoez gain, herritarrei zenbait hitzaldi, eztabaida eta festatan parte hartzeko abagunea eskaintzen zaie, eta ekitaldi nagusia 2014ko ekainaren 8an Durangotik Iruñera egingo den giza katea izango da. Herritar talde batek hartu du antolakuntzaren lana.

Erabakitzeko eskubidea, herritar guztion eskubidea denez, ekimen honek anitza eta zabala izan behar du, ahalik eta herritar gehienen parte hartzea ahalbideratuz. Ideologia eta pentsaera ezberdinen elkarkidetza ezinbestekoa da gai honen inguruan.

Hara hemen hitzaldien datak (zenbait eman dira dagoeneko):

· Urtarrilaren 30ean: “Euskal Selekzioari buruzko mahai-ingurua” (Sanagustin).

· Otsailaren 12an: “Herria, Nazioa eta Estatua”, Jokin Apalategi (Sanagustin).

· Otsailaren 27an: “Euskal estatua bideragarria al da ekonomikoki?”, Joseba Tobar (Sanagustin aretoa).

· Martxoaren 7an: “Euskal estatu baten sorrera Europan”, Zelai Nikolas (Baigera aretoa).

· Martxoaren 26an: “Ipar Euskal Herria, gaurko egoera eta erronkak”, Eneko Bidegain (Sanagustin aretoa).

· Martxoren 29an: Soreasun jaialdia 18:30etan. Dantzariak, kirolariak etab., parte hartuko dute. Herrian egindako bideoa botako da.

· Ekainaren 8an: Giza-katea Durangotik Iruñera. Parte hartu nahi bada aurrez fitxa bete behar da.