Pentsio duinak adineko emakumeentzat

Nuevo Nombre y emaill-2

Martxoaren 8an, larunbata, munduko emakumeen eguna dela eta Baigera jubilatuen elkarteko emakumeok, 19:30etan, elkarretaratzea egingo dugu herriko plazan, Adineko emakumeentzat pentsio duinak eskatzeko.

Emakume pentsiodunen egoerari buruzko gogoetak

Azkenengo urteetako politiken arabera, nabarmentzen ari diren gauza batzuk hauek dira: ezberdintasunak, pobrezia, langabezia eta bizi baldintzen degradazioa.

65 urtetik gorakoen artean, genero ikuspegitik hausnarketa egingo bagenu, emakumeok egoera larrian agertuko ginateke. Adinaren goreneko ataletan 5 pertsonatatik 4 emakumezkoak izango ginateke eta 1 gizonezkoa.

Orain 60 urte ingurutik gora ditugun emakumeak egoera larriak bizi izan ditugu eta horren ondorioak ari gara jasaten orain ere:

  • Bizi baldintzak menpekotasunean pasa izan genituen.

  • Industrializazio garaietan lan munduan ez zitzaigun tokirik utzi.

  • Familia hazten eta hezten eman dugu bizia.

  • Bizimodua aurrera ateratzen ekonomia informal edo “ezkutuko ekonomia” baten ibili ginen. Adibidez: etxeetan alpargatak josten, arropak josten, plantxan, su-egurrak saltzen, denda txikietan lan egiten, besteen etxeak garbitzen, edo besteen umeak zaintzen.

Eta zer soldata eta zer kotizaziorekin???

Eskulan merke bezala erabili izan gaituzte, lan produktibotik erregulatu gabeko mundu batera bota izan gaituzte eta ondorioak sufritzen ari gara orain.

Azpeitian, estatistikoki, adinaren gorenean dauden pertsonak izango gara era honetara bizi garenak:

  • Alarguntasun pentsio laburrarekin.

  • Degradazio fisiko natural gehienekin.

  • Menpekotasun pentsio batekin.

  • Bakardadean.

  • Etxebizitza baldintza zaharkituekin.

Gaur egun, Gobernua hartzen ari den murrizketa neurrien ondorioz, emakume pentsiodun gehienek txirotasun erlatiboaren azpitik izango ditugu pentsioak.

Mundu produktiboak beste eraldaketa eta beste baliabide batzuen bila joan beharra dauka.

Udalaren lehentasunezko eginkizuna izan behar du, prekarietate egoera larri hauetan dauden herritarrei, eta adierazi dugunez, emakumezkoak izango gara gehienak, hurbiltasuna eta bitarteko eraginkorrak bideratzea eta ematea.

Azpeitian, 2014ko martxoaren 8an.