Baigerako eskoba eta tute txapelketa

Maiatzaren 12, 13 eta 14an ospatu ziren, urtero bezala, BAIGERA II tabernan, BAIGERA Azpeitiko adinekoen elkarteak antolatu ohi dituen urteroko karta joko txapelketak. Eskoban 8 bikotek hartu dute parte eta tutean 5 bikotek. Hauek izan dira eskobako txapeldunak eta azpitxapeldunak Txapeldunak: Justo Letamendia – Joxe Larrañaga Azpitxapeldunak: Arume – Zabala Hauek izan dira tuteko txapeldunak …

Irakurtzen jarraitu Baigerako eskoba eta tute txapelketa

Baigerakoen ibilaldia Extremadurara

Maiatzaren 5etik 9ra BAIGERAkoek Extremadurara egin zuten ibilaldia. 57 izan ginen bertan parte hartu genuenok. Goizeko 07:00etan irten ginen Azpeititik. Burgos inguruan lehen geldialdi laburra, hankak luzatu eta mokadutxo bat egiteko. Bidaiari jarraituz, hurrengo geldialdia Plasencian izan genuen bazkaltzeko. Arratsaldea alde zaharra bisitatzeko aprobetxatu genuen, Katedral Zaharra eta Berria ikusi eta XII. mendeko harresi zaharretan …

Irakurtzen jarraitu Baigerakoen ibilaldia Extremadurara

Hesiak gainditzen

Jon Maiak Sanjuandegin emandako hitzalditik jasotako zenbait gogoeta: Gure “abuelo” eta “abuela” Extremaduratik etorri ziren, trenez, eta Zumarragan jaitsi ziren, kasualitatez. Aurrera jarraitu balute edo beste tren bat hartu, Burdeosen, Bartzelonan edo ez dakit non geldituko ziren, eta Frantsesak, katalanak edo auskalo nongoak izango ginen. Beraz, zer pentsa ematen du honek, alegia, zer gutxi axola …

Irakurtzen jarraitu Hesiak gainditzen

Sanjuandegin mintza-lagunak behar dira

Maiatzaren 8an, Elkar-ekin eta xj. Auzolanean elkarteek Jon Maia bertsolariarekin antolatutako ekitaldian, 100 lagunek hartu zuten parte. Bukaeran, 20 lagunek eman zuten izena euskarazko mintza-praktikak egiteko. Lehenengo bilera, maiatzak 21, asteazkena, 19:00etan egingo da. Izena eman ez duenak ere parte har dezake. Taldeak martxan jartzeko mintza-lagunak behar dira. Euskaraz hitz egiten laguntzeko prest dagoen jendea …

Irakurtzen jarraitu Sanjuandegin mintza-lagunak behar dira

Asteko txisteak

  Senar-emazteen artean Bikote askok bezala izango zituzten gora-beherak Kontxik eta Pellok ere. Kontxi oso berritsua zen, Pelloren ustez, beti bazuen zerbait esateko. Behin batean Kontxik galdetu zion Pellori: –Aizu, Pello! Zein litzateke niretzako ofiziorik onena, zure ustez? –Garbi daukat, Kontxi, gor-mutuen irakasle! –Gor-mutuen irakasle, zer dela-eta? –Bai, hartara bietako bat, edo denek ikasiko lukete …

Irakurtzen jarraitu Asteko txisteak

Pozalagua-Karrantzara ibilaldia

  BAIGERA Azpeitiko adinekoen elkarteak ibilaldia antolatu du datorren ostegunerako, maiatzaren 15erako, Pozalaguara, Bizkaiko Enkarterrietan. Pozalaguako kobazulo ospetsuak ikusiko ditugu. Ondoren Kantabriako Islares herrian bazkaria. Bazkal ostean, Kantabriako herri batean geldialdia eta denbora librea. Betiko orduan etxera. Interesaturik leudekeenak pasa daitezke izena ematera Baigera elkartetik, ohiko egun eta orduetan.

Karta-joko txapelketa

ESKOBA TXAPELKETA NOIZ: Maiatzaren 12 eta 13an. NON: BAIGERA II. Sanjuandegin. ORDUA: Jokoak 16:30ean hasiko dira. Bikoteek 16:00etarako bertan izan behar dute. TUTE TXAPELKETA NOIZ: Maiatzaren 14 eta 16an. NON: BAIGERA II. Sanjuandegin. ORDUA: Jokoak 16:30ean hasiko dira. Bikoteek 16:00etarako bertan izan behar dute. OHARRA: MUS ETA PUNTTO TXAPELKETAK BAIGERA I-EKO KONPONKETAK BUKATZEN DIRENEAN IZANGO …

Irakurtzen jarraitu Karta-joko txapelketa

Herritarrak eta lan banaketa

Jose Ortega Jungitu / bilbo 2014/04/28 Langabeziaren arazo larriak, jada, guztion solidaritate eskuzabalean oinarritutako irtenbideak eskatzen ditu. Arlo ideologikoan eta gure inguruko giza errealitatean oinarritzen den solidaritatea. Nork ez du norbait langabezian, senideren bat, aita edo ama, edo bere bikotea, semea edo alaba, lagunen bat, aspaldiko lankideak, auzotarrak... edo baita horietako asko denak batera ere? …

Irakurtzen jarraitu Herritarrak eta lan banaketa

Adinekoen sexualitatea

Ane Makeda Zahartzaroa aztertzerako orduan zenbait arau ikus daitezke, inguruak jartzen dituen arauak eta ahoz-aho zabaltzen eta, azkenik, sinesten joaten direnak. Zahartzaroa determinatzen duten adin tarteak esleiturik daude, hainbat adin mota bereizten dira. Adin kronologikoa, jaiotzen garen unetik zenbat urte igaro diren izango litzateke, hau da, zenbat urte ditugun. Gaur egun, 65 urtetik gorako pertsonak …

Irakurtzen jarraitu Adinekoen sexualitatea