Herritarrak eta lan banaketa

indizea

Jose Ortega Jungitu / bilbo
2014/04/28
Langabeziaren arazo larriak, jada, guztion solidaritate eskuzabalean oinarritutako irtenbideak eskatzen ditu. Arlo ideologikoan eta gure inguruko giza errealitatean oinarritzen den solidaritatea. Nork ez du norbait langabezian, senideren bat, aita edo ama, edo bere bikotea, semea edo alaba, lagunen bat, aspaldiko lankideak, auzotarrak… edo baita horietako asko denak batera ere? Geu gara arazo horren zergatia eta, beraz, geuk izan behar dugu maite ditugun eta gure inguruan ditugun pertsona horien arazoaren irtenbide ere.
Eta arazoak hurbiletik ukituko ez ligukeen ia ezinezko kasuan ere, hainbeste larritasun inguruan dugula, posible al da pozik bizitzea? Eta gainera, nor dago hurrengo biktima izatetik libre?
Premiazko exijentzia da lana eta aberastasuna banatzea (guztion premiak beteko dituen oinarrizko soldata baten bidez), langabetuen dramarekin bukatzeko eta, baita, guztion segurtasuna eta eskubideak defendatzeko ere.
Langabetuen sufrimenduak egunerokoak dira. Ez dago, bada, astirik ez utzikeriarako, ezta «epeluzekeria» konplize horretarako ere. Herritarrok behartu egin behar ditugu mugitzera: gobernuak, alderdi politikoak, sindikatuak, enpresa mundua, erakunde sozialak, gazte taldeak, unibertsitateko mundua, Eliza, kultur mundua… den denak. Elkarrekin koordinatzera behartu, arazoari ahalik azkarren behar bezalako irtenbidea emateko.
Horrela jarriko genituzke gizarte justu eta solidario baterako oinarriak; latzagoa ezinbestekoak ez diren gauzetan, baina zoriontsuagoa. Bestela, gure pasibotasun eroso eta berekoiaren ondorioak jasan beharko ditugu agian, pasatako garaiak itzuliko diren itxaropenetan inozo-inozo gauden bitartean.

(NAIZ. infotik hartu eta Baigerak euskaratua)