Sanjuandegin mintza-lagunak behar dira

indizea

Maiatzaren 8an, Elkar-ekin eta xj. Auzolanean elkarteek Jon Maia bertsolariarekin antolatutako ekitaldian, 100 lagunek hartu zuten parte. Bukaeran, 20 lagunek eman zuten izena euskarazko mintza-praktikak egiteko. Lehenengo bilera, maiatzak 21, asteazkena, 19:00etan egingo da. Izena eman ez duenak ere parte har dezake.

Taldeak martxan jartzeko mintza-lagunak behar dira. Euskaraz hitz egiten laguntzeko prest dagoen jendea behar da. Ez du euskaraz alfabetatua edo tituluduna izan beharrik. Mintza-lagun izateko izena eman dutenek, maiatzak 21, asteazkena, 18:00etan egingo dute bilera Sanjuandegiko Auzo-elkarteko lokalean.

Ondorengo egunetan ere izena eman daiteke bai mintza-praktikak egiteko eta baita mintza-lagun izateko ere.

Interesa duenak deitu: 645471700 telefonora.