

Maiatzaren 12, 13 eta 14an ospatu ziren, urtero bezala, BAIGERA II tabernan, BAIGERA Azpeitiko adinekoen elkarteak antolatu ohi dituen urteroko karta joko txapelketak.
Eskoban 8 bikotek hartu dute parte eta tutean 5 bikotek.
Hauek izan dira eskobako txapeldunak eta azpitxapeldunak Txapeldunak: Justo Letamendia – Joxe Larrañaga Azpitxapeldunak: Arume – Zabala
Hauek izan dira tuteko txapeldunak eta azpitxapeldunak: Txapeldunak: Fidel Horrillo – Pedro Osorio Azpitxapeldunak: Diego Mateos – Angel de Jesús
Irabazleei garaikurrak eta opariak banatu zitzaizkien eta parte hartu zuten guztiei kaba boteila bana.
Eskerrak parte hartu zuten guztiei Baigerako batzordearen partetik eta datorren urterako ere animatzen joateko, giro ederrean ospatzen dira eta, urtero, karta joko hauek.
OHARRA: Mus eta Puntto txapelketak Baigera I irekitzen denean ospatuko dira. Garaiz berri emango dugu.