Baigerakoen ibilaldia Extremadurara

DSCF1450

Maiatzaren 5etik 9ra BAIGERAkoek Extremadurara egin zuten ibilaldia.
57 izan ginen bertan parte hartu genuenok.
Goizeko 07:00etan irten ginen Azpeititik. Burgos inguruan lehen geldialdi laburra, hankak luzatu eta mokadutxo bat egiteko. Bidaiari jarraituz, hurrengo geldialdia Plasencian izan genuen bazkaltzeko. Arratsaldea alde zaharra bisitatzeko aprobetxatu genuen, Katedral Zaharra eta Berria ikusi eta XII. mendeko harresi zaharretan zehar ibili.
Eta ondoren, Cáceresera iristea, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako hiria, bertan ospetsuena alde zahar monumentala delarik.

Ondorengo egunetan Mérida, Guadalupe, Trujillo, Zafra, Jerez de los Caballeros, Montánchez bisitatu genituen eta, azkenik, Yusteko Monastegia, Vera bailaran kokatua eta
Carlos V.aren bizitokia izan zena bere bizitzako azken egunetan.

Oso bidaia kultural interesgarria izan zen, leku eta gertaera historikoak gogorarazi zizkiguna.