Baigerakoen ibilaldia Pozalaguara

P1000296

Aurrez esanda bezala, maiatzaren 15ean izan zen BAIGERAkoen Pozalagua – Karrantzara irteera.
68 lagun izan ginen bertan.
Beti bezala, Azpeititik irten 8:30ak aldera. Bilbon geldialdi motz bat mokadutxo bat egiteko. 12:00ak aldera iritsi ginen Pozalaguako kobara.
Harrobian lanean ari zirela aurkitu zuten koba zoragarria ikusi genuen, gidari baten laguntzaz bakanetakoak diren bertako estalaktita eszentrikoak ikusiz.
Bertatik irten ondoren, bueltatxo bat Bizkaiko Karrantzako bailara bertatik ikusiz.
Bazkaltzera bidean, Laredon geldialditxoa, bertako alde zaharra eta hondartza luzea ikusiz.
Bazkaltzera Islares herriko jatetxe batera. Bazkari ederra lagunarte eta giro hobean.
Etxerakoan, beste geldialdi bat Castro Urdialesen, kostaldeko beste herri polit bat.
20:30ak aldera, Azpeitira buletan.