Asteko txisteak

images

‘Betaurrekoak’ opari

Nire lagun bat, Madrilera joan zen lan-bidaia batean, eta, bere neska-lagunak betaurrekoak behar zituela jakinda, optika baten aurrean gelditu zen, eta baita bertara sartu ere, betaurreko polit eta merkeen eskaintza aparta ikusita.

Betaurreko aukera zabala ipini zioten aurrean eta, azkenik, pare bat gustatu eta erosi egin zituen.

Zerbitzariak paketetxo batean bildu zizkion, eta kontua ordaindu zuen, baina aldegiterakoan, betaurrekoen paketea hartu beharrean, han ondoan zegoen antzeko beste bat hartu zuen. Pakete horretan, optika horretako beste bezero batek, kortse-denda batean, lehentxeago erositako kuleroak zeuden.

Nire lagun hori ez zen ohartu kontrako paketea hartu zuenik, eta zuzenean joan zen posta-etxera, bere neska-lagunari paketea bidaltzera. Eskutitz bat ere bidali zion paketearekin batera.

Neska-lagunak handik egun gutxira hartu zuen paketea, eta harrituta gelditu zen irekitakoan ikusi zuenarekin, eta eskutitza irakurtzen hasi zen harridura argitzeko:

Nerea maitea:

Espero dut gustatuko zaizula bidali dizudan oparia, batez ere, nolako premia duzun jakinda, izan ere, denbora gehiegi baitaramazu berdinekin eta, hauek, noizean behin aldatu beharreko gauzak izaten dira. Espero dut modeloarekin asmatzea.

Zerbitzariak esan zidan azken modakoak zirela, eta, gainera, bereak erakutsi zizkidan, berdin-berdinak ziren. Nik, eraman errazak ziren ala ez jakiteko, hartu eta probatu egin nituen hantxe bertan. Ez dakizu asko zer nolako barreak egin zituen zerbitzariak! Izan ere, modelo femenino hauek oso barregarriak gelditzen dira gizonezkoetan, eta, niri, zer esanik ez, hain ezaugarri nabarmenak baititut, zuk ongi dakizun bezala.

Une horretan han egokitu zen beste neska batek lagundu zidan aukera egiten. Eskatu egin zizkidan, eta bereak erantzi eta horiek jantzi zituen, nola gelditzen zitzaizkion ikusteko. Neska horri ez zitzaizkion zerbitzariari bezain ongi gelditzen, ileak pixka bat tapatu egiten zizkion alboetan, baina ondo ematen zioten hala ere.

Azkenik, hauexek gustatu eta erosi egin nituen. Jantzi itzazu eta erakutsi zure guraso eta anai-arrebei, eta mundu guztiari, ea zer esaten dizuten.

Hasieran arraro sentituko zara, lehengo zaharrekin ibiltzen ohituta, eta batere gabe ere bai azken aldian, baina begiratu, batez ere, ea ez zaizkizun txikiegi gelditzen, bestela arrastoa utziko dizute-eta eranzten dituzunean. A, baina ez daitezela handiegiak ere izan, ibiltzerakoan erori egingo zaizkizu bestela.

Asko irauteko eta ondo emateko, sarri garbitu behar direla esan didate. Eta, gainera, rozeekin kontuz ibiltzeko, hondatu egiten baitira azkenean. Kontu handiz eraman, eta, batez ere, ez utzi edozein lekutan, eta galdu, zuk nonahi erantzi ohi dituzu eta.

Beno, zer esango dizut gehiago. Desiratzen nagoela zu hauek jantzita ikusteko. Hori izango litzakeela uste dut nire oparirik onena.
Musu handi bat, zure betiko Jokinek.

images2

Egiak

Epaiketa batean epaileak galdetzen dio epaituari:
–Eta nola konpondu zinen kutxa gogorra 15 minututan irekitzeko?
–Epaile jauna, barkatu baina nik ez duk eskolarik doan ematen.