Pozalagua-Karrantzara ibilaldia

 

pozalagua
         Estalaktita eszentrikoak

BAIGERA Azpeitiko adinekoen elkarteak ibilaldia antolatu du datorren ostegunerako, maiatzaren 15erako, Pozalaguara, Bizkaiko Enkarterrietan.
Pozalaguako kobazulo ospetsuak ikusiko ditugu.
Ondoren Kantabriako Islares herrian bazkaria.
Bazkal ostean, Kantabriako herri batean geldialdia eta denbora librea.
Betiko orduan etxera.

Interesaturik leudekeenak pasa daitezke izena ematera Baigera elkartetik, ohiko egun eta orduetan.