Kanbioak Azpeitian ba omen zen adarjotzaile artista bat. Tabernara sartu txikitoa eskatu eta edan ondoren ohiko galdera: Zenbat da? 12 pta – garai hartan hala zen. Bilatu patrikan 12 pezetak eta tabernariari erakutsi eta bere bizkar aldera botatzen omen zituen. Horrela egunero, eta tabernaria ernegatuta. Nola ez egon halako bezero amorragarriarekin! Beste egun batean …
Kategoria: Bitxikeriak
Asteko txisteak
Zepilo latza Baserritar bat joan omen zen behin susara zeukan bere behia hartuta zezena zegoen etxe batera hura estaltzera. Egun hartan etxekoandreak zuen zezena botatzeko ardura. Zezena nonbait egun baterako asalto gehitxo izanda zegoen eta nekatu samarra hura iritsi zenean. Orduan etxekoandreak esan zion baserritarrari: Pixka bat itxaron egin beharko duzu, lan asko eginda …
Asteko txisteak
Apaizaren bizikleta Garai batean, familia dirudunetan batik bat, ondra handia zen, alaba bat moja edo seme bat apaiz joatea. Horrelako familia batean semea bidali zuten seminariora, apaiz egiteko asmotan. Semeak ordea ikasteko gogorik ez eta nota txarrak ateratzen zituen, suspentso ugari. Hala ezin jarraitu zutela-eta, ondra izan beharrean lotsagarria baitzen semea apaiz egiteko gauza ez …
Asteko txisteak
Telefono deia Gizon batek telefonoz deitzen du eta: Heldu al da horra alkate jauna? Oraindik ez. Asko atzeratuko ote da? Ez dakit, behar bada egunak, hilabeteak edo urteak izan daitezke... Baina mesedez, norekin ari naiz hizketan? – adarra jotzen ari zitzaiolakoan haserre. Herriko enterratzailearekin, jakin nahi baduzu. Txerri hankak Ama batek bidaltzen du bere semea …
Asteko txisteak
Presidentearen salbatzailea XX Presidentea (jarri nahi duzuen izena), orain egun gutxi, itzuli bat egitera atera zen bere udako jauregi bikainetik, baina zorte txarra izan zuen nonbait, ibaiko presa batera erori baitzen. Han inguruan mutil gazte bat egokitu zen une hartantxe, igerian trebea gainera, eta berak atera zuen uretatik Presidentea, ezustean, atera zuenean jabetu baitzen xx …
Asteko txisteak
Nahi duzuna pentsa ezazu Aspaldi batean ba omen zen Aretxabaletako baserri bat, nagusia eta morroia zituena, garai hartan beste leku askotan bezala. Ondo konpontzen ziren nagusi-morroiak beren etxeko zereginetan. Normala denez, nagusia joan ohi zen feriara, hark egin behar baitzituen, baserrirako sal-erosketak ere. Egun horretan feria eguna izan zen herrian eta nagusia hara joana zen. …
Asteko txisteak
Sutea San Mamesen. Bat-batean egundoko sutea San Mames berrian. 35.000 bilbotar belauniko beren San Mames santuari erregutzen: - San Mames, San Mames, mesedez, suhiltzaileak laster iritsi daitezela! Eta San Mames agertzen zaie eta esaten die: - Suhiltzaileak ez dira garaiz iritsiko. Hirian oso trafiko astuna dago, bide guztiak kotxez beteta daude eta ez dira iritsiko. …
Asteko txisteak
Osasungintza Pribatua Osasungintza pribatizatzen dutenean eta ordaindu ezinez bazabiltza, zoaz aireportu batera eta han musu-truk egingo dizute erradiografia bat eta bularren azterketa.... eta zerbaitengatik Alkaeda edo antzeko izenen bat esaten baduzu, Kolonoskopia bat ere egingo dizute doan.
Asteko txisteak
Artzaina eta kaletarra Kaletar espabilatu bat behin mendi aldean zebilen eguraldi bikaina aprobetxatuz eta, horretan, artzain batekin egin zuen topo. Hasi zaio hizketan, artzain gizajoarekin barre pixka bat egiteko asmoz. - Eguraldi ederra gaur! - Bai halaxe dago ba – artzainak. - Zenbat ardi dauzkazu? - Larrean dabiltzan denak – artzainak ez baitu behin ere …
Asteko txisteak
Lagun-taldea Neska-lagun talde batek, 40 urte bete zituztela eta bilera egin zuten erabakitzeko, non ospatu behar zuten hori elkarrekin afaritxo bat eginez. Azkenean denak ados etorri ziren, Kafetegi Nagusia zela jatetxe egokiena afaltzeko, izan ere hango kamareroak oso ondo zeuden eta atseginak ziren gainera. Hamar urte geroago, berrogeita hamar urte ere ospatzekoak zirela eta berriro …
