Asteko txisteak

Emakumeak

Lagun-taldea

Neska-lagun talde batek, 40 urte bete zituztela eta bilera egin zuten erabakitzeko, non ospatu behar zuten hori elkarrekin afaritxo bat eginez. Azkenean denak ados etorri ziren, Kafetegi Nagusia zela jatetxe egokiena afaltzeko, izan ere hango kamareroak oso ondo zeuden eta atseginak ziren gainera.

Hamar urte geroago, berrogeita hamar urte ere ospatzekoak zirela eta berriro elkartu ziren, jatetxea aukeratzeko. Azkenean denak ados etorri ziren, Kafetegi Nagusia zela jatetxe egokiena afaltzeko, oso menu ona eta ardo-karta ere ezin hobea dutelako bertan.

Hamar urte geroago, lagun-talde bera elkartu zen berriro, dagoeneko hirurogei urteak ospatzeko eta afaltzeko jatetxea aukeratzeko asmoz. Azkenean denak ados etorri ziren, Kafetegi Nagusia zela jatetxe egokiena, leku lasaia eta zaratarik gabea delako eta ez-erretzaileentzako jangela ere badu gainera.

Hamar urte geroago, lagun-talde bera elkartu zen berriro, dagoeneko hirurogeita hamar urteak ospatzeko, eta afaltzeko jatetxea aukeratzeko asmoz. Azkenean denak ados etorri ziren, Kafetegi Nagusia zela jatetxe egokiena afaltzeko, izan ere, jatetxeak ezinduentzat prestatutako sarrerak eta igogailua baititu.

Hamar urte geroago, lagun-talde bera elkartu zen berriro, dagoeneko laurogei urteak ospatzeko eta afaritarako jatetxea aukeratzeko asmoz. Azkenean denak ados etorri ziren, Kafetegi Nagusia zela jatetxe egokiena, eta oso ideia ona iruditu zitzaien han afaltzea, behin ere ez baitziren izan bertan.

Bai, bai… zuk egin barre, baina joan ohitzen bada ez bada.
Garrantzitsuena hala ere BETI elkarrekin gelditzen jarraitzea da.

Atletik-RealaTunelean zaplaztekoa

Treneko bagoi batean elkarren aurrez-aurre eserita doaz neska morena mardul bat, ile hori bikain bat, realzale bat eta atletikzale bat. Bat-batean trena tunelean sartu da eta bagoia dena ilunpetan gelditu da; orduan ikaragarrizko zaplazteko hotsa entzun da: PLAS!!!

Trenak tunela igaro eta berriro argia etorri da. Lau bidaiariak isilik, bakoitza bere kasa pentsatzen ari da, zer gertatu izango den aurreko tunelean.

Neska morenak pentsatu du: “seguru nago Atletik-zaleak eskua sartu diola ile horiari eta honek egundoko zaplaztekoa eman diola”.

Neska ile horiak pentsatu du: “seguru nago atletik-zaleak eskua niri sartu nahiko zidan eta deskuidoz morenari sartu dio eta honek egundoko ostia eman dio”.

Realzaleak pentsatu du berekiko: “seguru nago atletik-zale kabroiak eskua sartu diola ile-horiari. Ile-horiak pentsatu du ni izan naizela eta sekulako ostia eman dit”.

Eta atletik-zaleak pentsatzen du: “ea laster iristen den hurrengo tunela eta ematen diodan beste ostia bat real-zaleari”.