Emakumeen aurkako indarkeria

Bilgune feministakoekin elkarrizketa lll Baigera: Azken hilabeteetan emakumeen aurka eman diren erasoak direla eta zurrumurru asko sortu da bailaran. Zer diozue? Emakumeon aurkako indarkeria kasu ezberdinak eman dira, eta hauek publikoki salatu dira. Hori beharrezkoa iruditu zaigu, izan ere, ezin dugu onartu emakumeekiko egiten den indarkeria naturaltasunez isiltzea. Garbi esan behar da, gizartean barneratuta dauden …

Irakurtzen jarraitu Emakumeen aurkako indarkeria

Kantu jira

Duela urte batzuk ez zen lagun arteko edo familiako bazkari edo afaririk kantuan bukatzen ez zenik (iparraldean oraindik ere jarraitzen du ohiturak). Jatordu ondoko postrea bezain garrantzitsua zen Mikel Laboaren “hegoak ebaki banizkion” edo “txori txikia nintzelarik” kantatzea. Bazen, mendian, lanean edo dutxan, noiznahi kantuan ari zenik. Historian markatuta gelditu ziren “Ez Dok Hamahiru” taldeko …

Irakurtzen jarraitu Kantu jira

Abortuaren legea

Bilgune feministakoekin elkarrizketa (II) Zer diozue gobernuak ezarri nahi duen abortuaren legeari buruz? Abortuaren legeari buruz luze aritu gintezke. Gogoratu beharra dago 80ko hamarkadaren hasieran oraindik jendea espetxeratu egiten zela abortuak egiteagatik, edo abortatzeagatik. Antisorgailuak zigortuta zeuden eta klase pribilegiatuarentzat bakarrik zeuden eskuragarri. Borroka ugariren ondoren 1985. urtean PSOEk abortuaren despenalizazioa suposatuko zuten hiru aukera …

Irakurtzen jarraitu Abortuaren legea

Eskubide sozialen gutuna

Baigeraren ekarpena Gutun sozialaz hitz egiterakoan, gogoratu beharra dago non kokatzen garen. Krisialdiaren aitzakiarekin, lehengo mendean lortutako eskubide guztien atzerakada nabarmena ari gara sufritzen, hau da, pertsona eta kolektibo guztiek lortutako eskubideak hankaz gora ari dira ipintzen, doako hezkuntza eta osasun unibertsala, etxebizitza, pentsioak, lana eta babes sozial guztiak doaz murriztuz eta atzeraka. Pentsiodunen artean …

Irakurtzen jarraitu Eskubide sozialen gutuna

Adinekoak eta ezinduak

Adinekoak eta ezinduak igogailurik gabe  etxean preso eta igogailua dutenek kalean ibiltzeko oztopo ugari. Adinekoen eta ezinduen bizi kalitateari buruz idaztea ez da erraza datu fidagarririk ez dagoenean. Baigera Elkarteak aspalditik dihardu udalari eskatzen ikerketa sakon bat Azpeitiko adineko eta ezinduen bizi baldintzen egoerari buruz (etxeetako zaintza, egoitzak, pentsioak, osasun zerbitzuak, garraioa, txirotasun maila, igogailurik …

Irakurtzen jarraitu Adinekoak eta ezinduak

Gabonak eta urte berria

                         Giza eskubideak eta konponbidea denontzat. Iraganari errepasoa egiteko ohitura hartu dugu. Gabonak eta urte zaharra pasa berriak dira eta zaharrak zer utzi digun eta berriari zer eskatu diogun ikustea ez dago soberan. Oraindik ere gure gizartean gabon eguna elkartasunerako eta  eguna konsideratu ohi da. Urtean zehar betirako, …

Irakurtzen jarraitu Gabonak eta urte berria

jubilatuak eta kirola

      Baigerako talde bat Iga de Monreal mendian.                        Garrantzitsua urteei bizitza ematea da, ez urteak bizitzari. Ez dago esan beharrik jubilazioak (erretiroak) bizitzako etapa berri baten atarian jartzen gaituela. Hala ere ez dago esaterik guztiok jarrera berdina hartzen dugunik jubilazioaren (erretiroaren) aurrean. Badira lantokiak jubilaziorako (erretirorako) prestaketa bereziak egiten dituztenak lan aldia bukatu …

Irakurtzen jarraitu jubilatuak eta kirola

Azpeitiarrok inoiz baino azpeitiarrago

Duela gutxi aipatzen genuen azpeitiarren festazale fama. Etenik gabeko txosna bat zirudiela Azpeitiak zioen beste batek. Santo Tomasak pasa orduko heldu zaizkigu San Sebastianak. Donostiarrei zenbait gauza ikasi arren geure geurea bezala maite dugun festa da San Sebastian eguna. Inoiz ez gara azpeitiarrok egun horretan baino azpeitiarrago sentitzen. Barrenean daramagun harro punttu hori pozik azaleratzen …

Irakurtzen jarraitu Azpeitiarrok inoiz baino azpeitiarrago

Murrizketaren aurka eta duintasunaren alde

Espainiako gobernuaren erasoa gogorra izan da 2013ko urtean. Banka-etxe handi eta enpresa farmazeutiko multinazionalei laguntzea izan du helburu. Murrizketa berriren baten mehatxupean bizi izan gara astero, eta jubilatuok ez gara hortik salbu egon. Pentsioen izoztea eta botiken berrordainketa izan dira horren lekuko. Bailarako jubilatuok gure haserrea eta desadostasuna agertzeko plazan agerraldia egin genuen bailarako jubilatuen …

Irakurtzen jarraitu Murrizketaren aurka eta duintasunaren alde