Martxoaren 22an Baigerakoek mendi ibilaldia

  Urberu jatetxetik hasi eta Elorriaga gainetik Zumaiara Neguko ekaitzak pasa orduko, hasi gara Baigerakoak ibilaldiak antolatzen. Aurreko urteko esperientzia positiboa gogoan hartuta, antzeko txangoak antolatzea pentsatu dugu. Ibilaldiak errazak izango dira, bi ordu ingurukoak, Hamaiketakoa ez da faltako eta bazkaltzera etxera etorriko gara. Irteera egun-pasa bat egitea ere pentsatzen hasiak gara. Aurreneko ibilaldia kosta …

Irakurtzen jarraitu Martxoaren 22an Baigerakoek mendi ibilaldia

Martxoak 8

Mikel Laboaren "Ama hil zaigu" kanta entzuteko klikatu hemen: OMENALDI BAT GURE AMEI Martxoaren 8an, egun bikaina egin zuen. Egunkariei begirada bat ematen hasi, eta hara, behingoz denok ados jarri garela ematen du: emakumeak zapalduta daude, lan berdinagatik %30 gutxiago ordaintzen zaie, langabezia tasarik handienak dituzte, euren gorputzarekin nahi dutena egiteko eskubide eske ari dira …

Irakurtzen jarraitu Martxoak 8

Asteko txisteak

Nahi duzuna pentsa ezazu Aspaldi batean ba omen zen Aretxabaletako baserri bat, nagusia eta morroia zituena, garai hartan beste leku askotan bezala. Ondo konpontzen ziren nagusi-morroiak beren etxeko zereginetan. Normala denez, nagusia joan ohi zen feriara, hark egin behar baitzituen, baserrirako sal-erosketak ere. Egun horretan feria eguna izan zen herrian eta nagusia hara joana zen. …

Irakurtzen jarraitu Asteko txisteak

Adinduen sexualitatearen abantailak

Nerea Sancho Esnaola - Edurne Mendizabal PLAX! Azpeitiko Sexu eta Bikote Aholkularitza Zerbitzuko arduradunak Gizon eta emakume helduek eta zaharrek ere jokabide erotikoak dituzte, noski; askotarikoak gainera: batzuetan bakarka, bikotekide edo lagunarekin bestetan. Maitatzeko eta maitatuak izateko nahia eta gaitasuna ez baitira agortzen adinarekin. Ez horixe! Askok pentsatzen dute menopausia osteko bizitza erotikoak eskaini ditzakeen …

Irakurtzen jarraitu Adinduen sexualitatearen abantailak

Agustin Unzurrunzagaren hitzaldia (II)

  Etorkinak krisiaren aurrean Krisiaren eragina etorkinengan izugarria da. Etorkinak dira krisiaren zamarik gogorrena jasaten ari direnak. Kanpokoak bakarrik hartzen baditugu %40koa da langabetuen tasa, momentu honetan, bailarakoa %16koa den bitartean. Pobrezia izugarri igotzen da indize guztietan: larria, erlatiboa, energetikoa… Gipuzkoan, etorkina buru duen familia, besterik gabe, pobreziaren arriskuan dago. Hala ere, langile aktiboen tasa …

Irakurtzen jarraitu Agustin Unzurrunzagaren hitzaldia (II)

Pentsio duinak adineko emakumeentzat

Martxoaren 8an, larunbata, munduko emakumeen eguna dela eta Baigera jubilatuen elkarteko emakumeok, 19:30etan, elkarretaratzea egingo dugu herriko plazan, Adineko emakumeentzat pentsio duinak eskatzeko. Emakume pentsiodunen egoerari buruzko gogoetak Azkenengo urteetako politiken arabera, nabarmentzen ari diren gauza batzuk hauek dira: ezberdintasunak, pobrezia, langabezia eta bizi baldintzen degradazioa. 65 urtetik gorakoen artean, genero ikuspegitik hausnarketa egingo bagenu, …

Irakurtzen jarraitu Pentsio duinak adineko emakumeentzat

Agustin Unzurrunzagaren hitzaldia (I)

 Gai honekin zerikusia duen bideo bat ikusteko klikatu hemen Jatorri aniztasunaren inguruko hausnarketak: Etorkinen fenomenoaz hitz egiterakoan badirudi fenomeno berri baten aurrean gaudela, baina ez da horrela, migrazioa beti egon da historian zehar eta ez gaitezen aztoratu. Ez gaude fenomeno berri baten aurrean. Ohikoa da belaunaldi bakoitzak pentsatzea berari tokatu zaiola kultura eta hizkuntza ezberdinekoekin …

Irakurtzen jarraitu Agustin Unzurrunzagaren hitzaldia (I)

Asteko txisteak

Sutea San Mamesen. Bat-batean egundoko sutea San Mames berrian. 35.000 bilbotar belauniko beren San Mames santuari erregutzen: - San Mames, San Mames, mesedez, suhiltzaileak laster iritsi daitezela! Eta San Mames agertzen zaie eta esaten die: - Suhiltzaileak ez dira garaiz iritsiko. Hirian oso trafiko astuna dago, bide guztiak kotxez beteta daude eta ez dira iritsiko. …

Irakurtzen jarraitu Asteko txisteak

Gure esku dago

Bideoa ikusteko klikatu hemen “Gure esku dago” mugimendua, Euskal Herriak libreki erabakitzeko duen eskubidearen aldeko ekimena da. Helburu honekin herritarrak sentsibilizatzea du xede. Honen inguruan orain arte eman diren pausoez gain, herritarrei zenbait hitzaldi, eztabaida eta festatan parte hartzeko abagunea eskaintzen zaie, eta ekitaldi nagusia 2014ko ekainaren 8an Durangotik Iruñera egingo den giza katea izango …

Irakurtzen jarraitu Gure esku dago