Jatorri ezberdinekoen topaketa

Ekainaren 5ean, jatorri ezberdinekoen arteko topaketak egingo dira Azpeitiko udaletxe azpian eta Sanagustin kulturgunean. Besteak beste, bideo emanaldia eta elkar hizketak, hizkuntza ezberdinetako irakurketak, mural margotze-lanak, lurralde ezberdinekoek prestatutako janarien dastaketa eta Saharako musika taldea daude antolatuta. IPAKA (Izarraizpeko Aniztasun Kulturalaren Astea) topaketa hauek Azkoitiko eta Azpeitikoen arteko elkarlanean antolatzeko asmoa zen. Azpeitian sortu den …

Irakurtzen jarraitu Jatorri ezberdinekoen topaketa

Itotzen gaituen zorra

La fête de la dette, itotzen gaituen zorra irribarrez ulertzeko Pello Zubiria Argia Astekaria (2016. alea) “Zorra egiten duena ez da edozein” zioten zaharrek kreditua eskuratzea aberatsen esku besterik ez zenean. Gaur munduko herritar guztiok gabiltza zorpean, aberatsek lortu dutelako are aberatsago izatea haiek egindako zorren ordaina estatuen bizkar utzita. Parisen saiatuko dira antzerkiz ulertzen …

Irakurtzen jarraitu Itotzen gaituen zorra

Gogoetarako zenbait gai

Sarasua Azpillagarekin aho bizarrik gabe (Olatz Prat/Hitza) Aho Bizarrik Gabe saioa.   2014.05.28 Sanagustin Azpeitia. Asteazkenean, maiatzak 28 Sanagustin Kultur-gunean, beste Aho Bizarrik Gabe saio bat izan zen. Jon Sarasua zen oraingo gonbidatua. “Hiztunpolisa” bere azken liburua izan zuen ardatz elkarrizketak, baina ordubeteko saio mamitsuan, ezkerraz eta eskuinaz, auto-eraketaz, euskalgintzaz, kooperatibismoaz, bertsolaritzaz, ... iritzi interesgarriak …

Irakurtzen jarraitu Gogoetarako zenbait gai

Etxerik gabe noraezean bizi den ijitoa naiz

Gipuzkoako Eskolarteko Bertso-eskolen Eguneko bertso jarrien irabazlea 14-18 kategorian. Argazkian kantuan ari dena. “Etxerik gabe noraezean bizi den ijitoa naiz” Doinua: Partida tristea Ternuarat Nahiz eta guztiok garen tik-tak soinuen testigu, guri “etorkizun” hitzak aspaldi alde egin digu. Ze garapen, kontsumismo, ze krisi eta ze diru? Hamar gara familian ez bat, ez bi ta ez hiru …

Irakurtzen jarraitu Etxerik gabe noraezean bizi den ijitoa naiz

Ibilaldia Azpeititik Urrestillara

Maiatzaren 24an, BAIGERAk Antolatuta, mendi ibilaldia egin zuten 17 lagunek Azpeititik Urrestillara, Saninazioren bideari jarraituz, Zabale – Atxabaleta Goikoa - Antxietan zehar. Urrestillako jubilatuen elkartean prestatu ziguten hamaiketako ederra bertako jubilatuek, bide batez, beraien elkartea ere ezagutzeko aukera izan genuelarik, benetan areto berri, argitsu apaina. Berriro ere joateko asmoarekin itzuli ginen Azpeitira. Eskerrak bertakoei egin …

Irakurtzen jarraitu Ibilaldia Azpeititik Urrestillara

Oinarrizko errentak pobreziarekin amaituko luke

  Daniel Raventós Bartzelonako Unibertsitateko Ekonomia irakasleari elkarrizketa “Herritarren oinarrizko errentak pobreziarekin amaituko luke eta krisitik aterako gintuzke” Jorge Otero Público.es Daniel Raventós (Bartzelona, 1958), Bartzelonako Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresako irakaslea, Espainian oinarrizko errentaren inguruan dagoen aditu handienetakoa da. Oinarrizko Errentaren Sarearen Elkarteko lehendakari gisa, urteak daramatza esaten, herritar orok, herritar izateagatik bakarrik, munduko eskubide …

Irakurtzen jarraitu Oinarrizko errentak pobreziarekin amaituko luke

Asteko txisteak

'Betaurrekoak' opari Nire lagun bat, Madrilera joan zen lan-bidaia batean, eta, bere neska-lagunak betaurrekoak behar zituela jakinda, optika baten aurrean gelditu zen, eta baita bertara sartu ere, betaurreko polit eta merkeen eskaintza aparta ikusita. Betaurreko aukera zabala ipini zioten aurrean eta, azkenik, pare bat gustatu eta erosi egin zituen. Zerbitzariak paketetxo batean bildu zizkion, eta …

Irakurtzen jarraitu Asteko txisteak

Baigerakoen ibilaldia Pozalaguara

Aurrez esanda bezala, maiatzaren 15ean izan zen BAIGERAkoen Pozalagua - Karrantzara irteera. 68 lagun izan ginen bertan. Beti bezala, Azpeititik irten 8:30ak aldera. Bilbon geldialdi motz bat mokadutxo bat egiteko. 12:00ak aldera iritsi ginen Pozalaguako kobara. Harrobian lanean ari zirela aurkitu zuten koba zoragarria ikusi genuen, gidari baten laguntzaz bakanetakoak diren bertako estalaktita eszentrikoak ikusiz. …

Irakurtzen jarraitu Baigerakoen ibilaldia Pozalaguara