Belarriaren bila Gizon hura arotza zen eta tailerrean lan konplikatu samarra ari zen egiten gainera. Hartan zebilela irrist egin dio eskuak eta, rast! belarria moztu zion zerra elektrikoak. Amorrazioz hasi zen txirbil artean bere belarriaren bila, beroan izaten baita konpontzeko onena. Horretan, hurbiltzen zaio lantokiko beste lagun bat eta esaten dio. - Joxe, zer habil …
Kategoria: Bitxikeriak
Asteko txisteak
Auzokideak Antton eta Joxe Bi baserritar, beren etxeak elkarren gertu zituzten bi auzokide ziren Antton eta Joxe. Duela ez urte asko, mundu guztia igandeetan mezatara joaten zen garaian, larunbat arratsean meza ematen hasi ziren igandekoaren ordez, igandeetan libre izateko. Anttonek ere asmo hori zuen, lanak bukatu eta larunbateko mezatara joatekoa. Lanak bukatzerako ordua gainera etorri …
Asteko txisteak
Artzain mozorrotuaBehin batean Arantzazuko fraideen burua, ataka larri samarrean zegoen, Oñatitik Arantzazurako bidea oso hondatua zegoen eta berritzeko modua bilatu nahi zuen nolabait, eta horretarako Oñatiko alkatearekin hitz egitera bidali zuen fraideetako bat. Hala eman zizkion aginduak: bidea oso gaizki zegoela, istripu arrisku handia zegoela eta hura konpondu egin behar zela lehenbailehen oker handiagorik gertatu …
Andoni Egañak Elgoibarri. 2013/12/27
Bideoa ikusi nahi bada klik egin hemen Elgoibar 2013.12.27 Uxue Alberdiren gaia: Zu Andoni, askotan etorri izan zara Elgoibarra. Askotan kantatu izan duzu Elgoibarko hainbat auzotan, kalean ere ibili izan zara pasieran, eta bertakoei inoiz aitortu ez badiezu ere, beti iruditu izan zaizu herri itsusi samarra. Baina, nago mirari antzekoren bat ez ote den gertatu. …
Asteko txisteak
Denak okupatuta Herri-gunetik aparte bizi zen etxe uni-familiar batean, etxeko nagusiak hor ikusten du egongelako gortina atzetik lapurren bat sartu dela etxea inguratzen duen lorategira hesia gainetik pasata. Hartu telefonoa eta deitu die ertzainei. - Gabon, jauna! Gure etxean lapurra sartu da. Etorri zaitezte lehenbailehen oker handiagoren bat gertatu baino lehen. Ezertan hasi aurretik identifikazioa, …
Asteko txisteak
Hortz postizoak Ba omen ziren bi mutilzahar hilero Tolosako feriara etortzeko ohitura zutenak. Feria ikusi ondoren biak beti leku berera joaten ziren afaltzera. Jatetxean ere beti jenero berdina eskatzen omen zuten, bietako batek lehenbizi zopa eta besteak txuleta, eta bigarrengoan alderantziz, txuleta jan zuenak zopa eta zopa jan zuenak txuleta. Hala hilabeteak pasa eta pasa, …
Hiru azkoitiar trenera
Joan dira hiru azkoitiar sasoiko autobusa hartu eta Zumarragako geltokira, Bartzelonara trenez joateko asmotan. 22:30ak aldera iritsi dira bertara eta galdetu diote geltoki-buruari noiz duten trena, eta honek 23:30etan dutela. Lasai, hartzen dituzte txartelak eta joan dira tabernara. Han trago eta kontu azkar pasa zaie ordubetea. Pixka bat berdoztu ere bai azkenerako. Trena iritsi da, …
Asteroko bitxikeriak
Hemendik aurrera saiatuko gara astero, bitxikeria, pasadizo edo txisteren bat edo beste jartzen. Norbaitek proposamenik balu bidali gure helbidera webaigera@gmail.com KOTXEA GAIZKI APARKATUTA Madrilen Haziendako eraikuntzaren atarian kotxe bat zegoen behar ez zuen lekuan aparkatuta. Udaltzaina isuna jartzen ari zen. Une horretan, eraikuntzatik kanpora irteten ari zen gizon jubilatu batek, ikusi du udaltzaina, eta hor …
