Asteko txisteak

images

Belarriaren bila

Gizon hura arotza zen eta tailerrean lan konplikatu samarra ari zen egiten gainera. Hartan zebilela irrist egin dio eskuak eta, rast! belarria moztu zion zerra elektrikoak. Amorrazioz hasi zen txirbil artean bere belarriaren bila, beroan izaten baita konpontzeko onena. Horretan, hurbiltzen zaio lantokiko beste lagun bat eta esaten dio.
– Joxe, zer habil hor zerrauts artean?
– Zerrak belarria moztu zidak eta bila nabilek.
Hala, laguna errukiturik laguntzen hasten zaio, eta hor bilatzen du belarria zerrautsez estalita eta esaten dio:
– Hara hemen. Aurkitu diat hire belarria!
Besteak begiratzen dio ondo lagunak aurkitutako belarriari eta esaten du, serio:
– Ez, hau ez dek nirea. Nireak lapitza zeukean gainean.

4images

Londrestik

Londresera joandako ikasle tolosarrak mezu hau bidali zion amari:

“Kaixo ama:
Londr€s asko gustatu zait. Adiskid€ asko €gin ditut‚ €ta asko ari naiz ikast€n. €z dut ust€ €z€r falta zaidanik €ta €z zait bururatz€n €skatz€ko €z€r. T€l€fonoz d€itz€a gar€stia d€n€z m€zua €rantzut€a nahikoa izango da.
Mxx, zur€ s€m€a”.

Berehala jaso zuen amaren erantzuna:

“Semetxo maitea:
EZ dakizu zenbat poztu naizen zure mEZua jasotakoan. Asko lasaitu naiz batEZ ere Londres gustuko duzula eta adiskidEZ inguratuta zaudela ikusita. Hasi al zara honEZkero ingelesEZ hizketan? EZer behar baduzu esan lasai.
MaitasunEZ, zure ama”.

Kike Amonarriz