Denak okupatuta
Herri-gunetik aparte bizi zen etxe uni-familiar batean, etxeko nagusiak hor ikusten du egongelako gortina atzetik lapurren bat sartu dela etxea inguratzen duen lorategira hesia gainetik pasata. Hartu telefonoa eta deitu die ertzainei.
– Gabon, jauna! Gure etxean lapurra sartu da. Etorri zaitezte lehenbailehen oker handiagoren bat gertatu baino lehen.
Ezertan hasi aurretik identifikazioa, non bizi den, nolako etxea den, auskalo zenbat galdera…
– Seguru al zaude lapurra dela, ez da ba auzotarren bat izango?
– Seguru nago lapurra dela. Etorri azkar!
– Ahal duguna egingo dugu baina patruila guztiak okupatuta daude, orain segituan ez daukagu joaterik, ahal dugun azkarren joango gara. Zu egon lasai, ahal duzun leku seguruenean gordeta.
Pasa da ordu laurden bat eta polizien arrastorik ez. Hartu du telefonoa eta berriro deitzen du ertzainetara.
– Begira lehen deitu dudana naiz. Ez daukazue presaka etortzen ibili beharrik. Bi tiro eman dizkiot eta bertan seko dago gizona, ez du alde egingo.
– Baina, zer? Hil egin duzula? Ez mugitu hortik, e! Berehala goaz.
Bost minutu baino lehen hor datoz ertzainen hiru patruila, suhiltzaileak, telebistako kamerak, kazetariak, auskalo zenbat kotxe eta argi.
Hori ikustean lapurra harrituta gelditu zen, eta esaten du bere artean: “Etxe inportantea aukeratu izango diat gaurko honetan, hau duk mugida antolatu dudana hau!”.
Hainbeste ertzainen artean laster harrapatu zuten lapurra ihes egiteko astirik gabe.
Ertzain-burua etortzen da etxe barrura eta esaten dio nagusiari:
– Ez al didazu esan tiroz hil duzula, non dago ba hildakoa?
– Zuk ez al didazu esan ertzain guztiak okupatuta zenituela?
Oiloaren hortzak