Bideak eraikitzen

IMG_4942

Etxebeltz Izarra auzoa eta Ikasberri Ikastola arteko pasabideak hamaika buruhauste eman du azken urte hauetan. Auzo honetako bizilagunek bi aukera zituzten Ikasberri Ikastolara edo Olatzera pasatzeko: Esklabetako semaforoko zebrabidera joan edo Kiruri aurrean dagoen semaforotik pasa. Zein baino zein urrutiago bertatik bertara zegoen Ikastolara pasatzeko. Batek baino gehiagok zuzenean gurutzatu izan du Loiolako hiribidea, bizia arriskatuz.

Obrak hasiak dira dagoeneko eta 60.000 €ko aurrekontua dute.

Bereziki adinekoon  segurtasuna bermatzeko eta erosotasuna ahalbidetzeko ahalegin handia ari da egiten Azpeitiko udala. Duela gutxi Foru Ibilbidea eraberritu du bistakoak diren hobekuntzekin.

Loiola hiribidean ipiniko duten semaforodun zebrabide berria asko eskertuko dute ikastolara haurrekin doazen guraso eta aiton-amonek, eta leku horretan Loiolako hiribidea gurutzatu behar duten herritarrek.