Txin-Txin diruaren hotsa

imagesCAHF8OJF

Diruak mugitzen du mundua, diruaz kezkatzen da pertsona, diruak edo dirurik ezak kezkatzen gaitu (batik bat hilaren bukaera aldera) asko, bankuko zenbakiak gorriz agertzen direnean, edo etxearen hipotekak, bizitzeko aterpe bat izateko eskatzen dugun hipotekak, ordaintzez inoiz bukatzen ez den hipoteka madarikatuak…

Diruak eramaten gaitu jubilatuok hilaren hasieran Bankuko leihatilara ilaran zain egotera. Egunik ez dago diruaz hitz egiten ez dugunik, uneoro darabilkigu dirua esku artean, gehienean ordaintzeko, dirua darabilkigu beti buruan. Gauza bakoitza zenbat kostatzen den eta ze azkar joaten den 1.000 €ko langile nomina, jubilatuen pentsioa, edo behartsuen Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta.

Gogoratzen al gara lehenengo nominaz? Zenbatekoa zen, paperezko kartazal marroian, Barcenasi bezala eskura (pixka bat gutxiago), primak aparte, astero, larunbat eguerditan kobratzen zen kintzena? Hark zuen xarma hark! Ura poza, soldata kobratu eta arratsaldean jai, “sabado ingles”! Gogoratzen dugun langileon lorpen garrantzitsuena: “Sabado ingles”.

Egun nominarik ezagutu ez duen gazte, eta ez hain gazte, asko dago, juergarako ere, zaharrei, gurasoei eskatu beharrean. Hori gogorra da gero!

“Txin-txin, txin-txin, diruaren hotsa, horrexek ematen du maitia bihotzian poza”, zenbat aldiz kantatu ote dugu. Diruak ez du dena konpontzen, baina dirurik ezak dena izorratzen du. Dirurik ezak disgustu asko ematen digu, tartean, gutxitan, suertez tokatzen bada poza ere ematen digu ordea. Suerteko izan dira Gabonetako loteria Baigeran jokatu dutenak. Askorik ez bada ere jokatutako bateko bost tokatu zaie. Afaritxoren bat edo beste egiteko ez da gaizki etorriko. Zorionak eta gozatu!