Santo Tomasak 2013

Satotomasak12

Azpeitiarrok beti festetan egotearen fama dugu. San Sebastianak, karnabalak, San Inaziyuek, eta urte bukaeran Santo Tomasak.
Baserri giroko feriari kale giroko festak hartu dio lekua. Txosna, bertsolari, puzgarri eta buru haundi eta erraldoiak alaitzen dute eguna. Garai bateko txerri eta kapoien ordez. Esaerak dion bezala: “Santo Tomasko periye txorizue eta ogiye”, hori behintzat ez da faltatzen, pazientziaz egindako taloa ere, ez noski.
Baigerakoek urtero ipintzen dute jan edanerako txosna. Jubilatuen taldea eta Karitasekoak arduratzen dira goiz partean dena prest izaten. Biltzen den dirua Karitasentzako izaten da herriko beharretarako. Mila esker parte hartu duten guztiei.