Katu mantsoa Urteetan aurrera zihoan gizon bat dendara joan zen, neguko hotz hauekin, ohean hankak berotu ezinez zebilelako. –Egun on! Poltsa beroa edo hankak berotzeko zerbait ba ote duzun jakin nahi nuke, etxekoa hondatu egin zait eta. Dendariak esan zion: –Une honetan ez zaigu ba poltsa berorik gelditzen, denak saldu ditugu, denok batera etorri zarete …
Kategoria: Bitxikeriak
Txisteak
Komunikazioa Bikote bat haserre zebilen, ez zioten elkarri hitzik egiten. Gizona etorri da lanetik etxera eta emazteari hitzik esan gabe hartu papera eta honela idatzi du: –Zer dago afaltzeko? –Mikrouhin labean daukazu afaria –emazteak beste paper batean. –Bale –gizonak paperean. Afaldu du gizonak, hitzik esan gabe. Telebista ikusi dute pixka bat, bakoitzak berea, batak sukaldean, …
Txisteak
Dendari berria Drogeria batean, anuntzioa jarri zuten, langile bat behar zutela mostradorean lan egiteko. Aurkeztu zen gazte bat eta nagusiak ontzat hartu zuen. Bezeroekin lana nola egin behar zuen erakusteko, esan zion nagusiak: –Gaur, Cristasol, kristalak garbitzekoa saltzea komeni da eta orduan bezeroak zerbait eskatzen duenean hau saltzeko modua egin behar duzu, nola edo …
Txisteak
Gauzak ahaztu Urteetan aurrera zihoan bikote bat, kezkatuta zebilen gauza asko ahazten zitzaizkielako eta orain dabilen alzheimer gaitzaren kontuarekin kezkatuta mediku espezialistarengana joan ziren, azterketa serio bat egitera. Medikuak, azterketa guztiak egin ondoren esan zien: –Dena normal aurkitu dut, zuen adinarekin bat ez datorrenik ezer ez. Zer dela eta zuen kezka hori? –Dena ahazten …
Asteko txisteak
Giza gorputzaren parabola Jainkoak giza gorputza egin zuenean eztabaida hasi zen organo ezberdinen artean nor izango zen haien arteko nagusia. Buruak esan zuen: –Ni izango naiz nagusi, nik agintzen dut-eta organo guztietan. Bihotza ez zegoen ados: –Nik izan behar dut nagusi, nik bidaltzen dut-eta odola organo guztietara. Sabelak esan zuen: –Ez, ni izango naiz nagusi, …
Asteko txisteak
Gurutzea ohera erori Etxe hartan ama-semeak bizi ziren. Semea, Joxinixioa, benetan flakoa, iharra zen. Ama kezkatuta zegoen, semeak halako plantarekin ez zuela neskarik inguratuko eta. Amak, zerbait egin behar-eta, traje berria egin zion, bikaina alajaina! Barrutik ondo-ondo bete eta hor bidali du bere mutila dotore asko. Baita andregaia bilatu ere, Margarita izenekoa. Ezkontzeko planak ere …
Asteko txisteak
Aspaldiko bi lagun Aspaldian elkar ikusi gabeko bi lagunek, Andonik eta Anderrek topo egin dute. –Kaixo Ander! Zer moduz bizi haiz? –Kaixo, Andoni! Ondo. Badakik, unibertsitatean... –Zenbat denbora elkar ikusi gabe! Ikasi eta ikasi ariko haiz beti bezala, zer ari haiz ikasten orain? –Logika ari nauk ikasten. –Logika? Zer duk hori? –Begira, hik ba al …
Asteko txisteak
Kontuz urarekin Zurrutero samarra zen gizona eta bere lagunak kargu hartuz esan zion. –Aizak! Ez ezak hainbeste ardo edan! Egarri bahaiz, edan ezak ura, askoz hobea duk eta. –Ez zakiat, ba, hain ona den. Ahaztu al duk azkenengo uraldian nolako kalteak egin zituen Nafarroan eta Iparraldean? Bazter denak hondatuta utzi zetian uholdeen ondorioz. Bikote gorabeherak …
Asteko txisteak
Konponbidea Emakume bat pasaportea ateratzera joan zen Gobernu Zibilera. Hango funtzionarioak galdetu zion: –Zenbat seme-alaba dituzu? –Hamar. –Nola dituzte izenak? –Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo eta Bernardo. –Guztiek Bernardo al dute izena? –Bai, halaxe dute. –Eta nola moldatzen zara haiei deitzeko, adibidez, denak etxetik kanpo jolasean ari direnean? –Oso erraza, …
Asteko txisteak
Alargunak Bi alargun hilerri batean daude. Bata, oso zoriontsu, itxuraz, bere senarraren hilarria garbitzen kantuan ari baita, eta, bestea, negar-zotinka, ezertarako kemenik gabe. Handik pixka batera negarrez ari denak galdetzen dio alargun zoriontsuari: –Aizu, emakumea, zenbat denbora da zure senarra hil zela? –Sei hilabete –erantzun zion tonu alai batekin. –Eta nola moldatzen zara horren zoriontsu …
