Txisteak

indizea

Komunikazioa

Bikote bat haserre zebilen, ez zioten elkarri hitzik egiten.

Gizona etorri da lanetik etxera eta emazteari hitzik esan gabe hartu papera eta honela idatzi du:

–Zer dago afaltzeko?

–Mikrouhin labean daukazu afaria –emazteak beste paper batean.

–Bale –gizonak paperean.

Afaldu du gizonak, hitzik esan gabe. Telebista ikusi dute pixka bat, bakoitzak berea, batak sukaldean, besteak egongelan.

Ohera joan aurretik gizonak orrian idatzi dio:

–Bihar zazpietan jaiki behar dut, abisatuko?

–Bale –emazteak paperean.

Gizona oso lotia zen nonbait. Hurrengo goizean esnatu da, eta 11:30ak erlojuan. Erabat bere onetik irtenda esaten du bere artean:

–Ezta posible! Atzo esan eta ezta deitu ere, ederki enpaztu behar diot horratik egin didana!

Jaikitzen da ohetik, andreari egin behar ziona pentsatzen ari zen bitartean, eta gau mahaitxoan hor ikusten du paper bat idatzita:

–Jon, jaiki! 7:00ak dira.

 

images

Gurpildun aulkia ahaztu

Gizon talde bat joan da ospakizun baten aitzakian parrandara. Ondo zerbitzatuta etorri izango ziren, baina haietako batek arazoak zituen, ezin zen zutik egon. Denen artean lagunduta ekarri zuten etxeraino. Etxeko tinbrea jo, eta emazteak irten zien atera.

–Barkatu, baina ezin da zutik egon eta etxeraino laguntzea pentsatu dugu.

–Baina ez duzue ba esango gurpildun aulkia ahaztuta etorri zaretenik!