Indarkeria sexista

Pancarta 25 Noviembre

 

“Emakume izatea eta gainera adinekoa, indarkeria matxista jasateko arrisku handiko faktoreak dira”

Emakumeen aurkako indarkeria matxista gure gizarteko bidegabekeriarik handienetakoa da. Indarkeria honen agerpenak modu ezberdinetakoak dira: irainak, makurkeriak, laidoak, diruaren kontrola, abusu sexualak… eta gogorrenetakoa dena, emakumeen erailketa, menperatze egoerei lotuta ematen dena gero eta sarriago eta benetako feminizidiotzat jo dezakeguna.

Kolektibo eta instituzio ezberdinen lana eta salaketari esker lakra hau eremu pribatutik ateratzea lortu da eta indarkeria honekin amaitzea lehentasun politikoa izatea bihurtu da. Hala ere, indarkeria hau ia isilpean jasaten duten emakumeen kolektibo bat badago, hain zuzen ADINEKO EMAKUMEEN kolektiboa. Eusko Jaurlaritzak egindako ikerketa baten arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 60 urtetik gorako 13.000 biztanle inguruk tratu txarrak jasaten dituzte eta horietatik 9.400 emakumeak dira.

Emakume hauek dira, batez ere, adinean aurrera doazen heinean eta askotan mendekotasun era ezberdinak dituztelarik, %75 kasutan euren familiako gizonek eragindako abusuak jasaten dituztenak: abusu ekonomikoak, euren bikoteak edo seme-alabek, edo zaintzaileek, eragindako tratu txar fisiko eta sexualak.

Adineko emakumeon kolektiboa gara, hain zuzen, geure burua defendatzeko oztopo handienak ditugunak. Gure sinesgarritasuna zalantzan jarriko ote den mesfidantzak, salaketak egiteko beldurrak, ahultasun egoerak eta lotsak, gure otzantasuna eta isiltasuna areagotzen ditu.

Zer egin dezakegu? Zorigaiztoko drama hau ezkutaturik dago eta publikoki nahiz politikoki azaleratu egin behar dugu. Gertatzen ari dena ikusgai egin eta salatu egin behar dugu. Indarkeria hau jasaten duten pertsonen eta sufritzen duten emakumeen bizimodua duina izan dadin irtenbideak exijitu eta aurkitu behar dira.

DUINTASUNA plataformako emakumeon kolektiboak ankerkeria honen aurka borrokatzen duten pertsonekin bat egin nahi du. Horrez gain, zera salatu nahi dugu: adineko emakume askok, jasotzen dituzten miseriazko pentsioak direla medio, jasaten dituen prekarietate egoerak, pobrezia eta utzikeria. Emakumeen heren batek baino gehiagok 300 eta 600 € arteko pentsioak dituzte. Honi guztiari erantsi behar zaio, TXIROTASUN EGOERAN bizitzera behartzen dituela zerbitzu eta laguntza publikoen urritasunak.

Hori guztiagatik salatu nahi eta behar dugu:

MISERIAZKO PENTSIOAK EMAKUMEENGANAKO INDARKERIA MATXISTA BULTZATZEN DU

DUINTASUNA

Duintasuneko emakumeok