90 urte bete dituztenen omenaldiko eguna
Soinujoleen kalejirarekin eman zitzaion egunari hasiera eta hamikak aldera Baigera Ien hamaiketako bikaina, trikitiarekin alaituta.
Ondoren omenduen meza parrokian.
Eguerdi aldera autobusez Loiolara eta Kiruri jatetxean omenaldi bazkaria. Mahaiburu izan ziren bertan parte hartu zuten 14 omenduak bakoitza familiar batekin eta udal eta Baigerako ordezkarien inguruan.
Guztira 200 pertsona inguruk hartu genuen parte.
Bazkal ostean, Itsasi taldeko dantzarien agurra omenduei eta Udaletxe eta Baigerako ordezkariek oroigarri eta sariak eskaini zizkieten.
Bukatzeko arratsaldera arteko dantza saioa.
Zestoa – Aizarnazabal ibilaldia
Eguraldi ederrarekin oso ibilaldi polita egin genuen 30 lagunek.
Bidean Kaxparkoak, hondakinak erabiliz, kapritxoz egindako eskulan kuriosoak ikusi genituen.
Aizarnazabalera iritsi ginenean, jubilatuen tabernan hamaiketako ederra.
Ondoren, autobusean etxera.
Bingo sari berezia
Asteroko orduan, Bingo sari berezia izan zen aste honetan.
Areto nagusia guztiz beteta, giro ederrean pasatu genuen arratsaldea.
Hitzaldia. “Prefiero ser feliz”
Antonio Sánchez, Parkinson gaitzari era positiboan aurre egin dionak, bere esperientzia kontatzearekin batera, gaixotasun egoerei era positiboan aurre nola egin azaldu zigun, hainbat ariketa fisiko geure aurrean eginez eta ariketa fisikoa egiteak duen garrantzia azpimarratuz.
Ondoren txokolate jana izan zen Baigera I, Baigera II eta Eguneko Zentroan, parte hartze haundiarekin.
Tolosa – Aginaga ibilaldia
Tolosara joan ginen, ordu bi eta erdietan irtenda, autobusez 72 lagun.
Bertan Txontxongiloen museoa ikusi genuen, hiru taldetan, mundu guztiko txontxongiloen erakusketa bitxia.
Denbora librea Tolosan hankak nekatzeko eta ondoren Aginagako sagardotegira mokadu ederra egitera, sagardo, ardo eta txanpainez ondo lagunduta.
Iluntze aldera etxera.
Argazki9 gehiago “Gure argazkiak” leihoan.