Txisteak

images

 

Dendari berria

Drogeria batean, anuntzioa jarri zuten, langile bat behar zutela mostradorean lan egiteko. Aurkeztu zen gazte bat eta nagusiak ontzat hartu zuen.

Bezeroekin lana nola egin behar zuen erakusteko, esan zion nagusiak:

–Gaur, Cristasol, kristalak garbitzekoa saltzea komeni da eta orduan bezeroak zerbait eskatzen duenean hau saltzeko modua egin behar duzu, nola edo ala. Oraintxe dator bezero bat eta ikusi nik nola egiten dudan.

Sartu da bezeroa eta nagusiak:

–Zer behar duzu, ba?

–Pintura pote bat behar dut, pintura zuria.

Ekarri dizkio nagusiak eskatutako pintura potea eta baita Cristasol produktu izarra ere.

–Bai, baina nik pintura bakarrik eskatu dizut, nik ez dut hori behar.

–Zuk pintatu egin behar duzu, ezta? Pintatzerakoan normalena kristalak zikintzea da eta kristalak garbitzeko ez duzu hau baino produktu hoberik aurkituko, eta gaur, gainera, zorioneko zaude, erdi-prezioan daukazu.

–Beno, eraman egingo dut orduan –eta pozik bezeroa egundoko mauka aurkitu duelakoan.

Bezeroa joan denean nagusiak langile gazteari:

–Ikusi al duk nola egiten den?

–Bai ikusi dut, ez dago arazorik.

Joan da nagusia eta gelditu da gaztea bakarrik. Hor dator sasoiko emakume bat.

–Zer behar duzu emakume?

–Konpresak behar ditut.

Mutilak, nagusiak esan bezala, hor ekarri ditu konpresa kaxa eta Cristasol eguneko produktu izarra.

–Nik konpresak bakarrik eskatu dizkizut, nik ez dut Cristasol eskatu.

–Bai, baina konpresak behar badituzu zu hilerokoarekin egongo zara, ezta?

–Bai, zer ba?

–Ba, hilerokoarekin bazaude asteburu honetan ezingo duzu txortan egin eta, beraz, denbora aprobetxatzeko onena kristalak garbitzea izango duzu, eta, horretarako, ez dago Cristasol bezalakorik eta gaur, gainera, erdi-prezioan daukazu.

images1

Urtemuga

Bikoteak 25 urte zeramatzan ezkonduta, eta emazteak esaten dio senarrari:

–Maitea, zilarrezko ezteiak laster ditugu eta, zer opari egin behar didazu?

–Bidaia bat Txinara.

Emakumea harrituta, halako oparirik ez baitzuen espero inola.

–Baina zilarrezko ezteietan holako oparia egiten badidazu, zer egingo didazu urrezko ezteiak direnean?

–Orduan zure bila joango naiz.