Milagro (Nafarroa) Martxoaren 13an Faltzesko herrian Inurrieta upategiei bisita eta hamaiketakoa. Bazkaria: Milagron, Bingoarekin Menua: Entsalada Otarrainxkak “ bella vista” erara Etxean egindako askotariko frijituak Zainzuri krema Zezen haragi gisatua Postrea Prezioa: 30 € Ondoren Olitera arratsalde pasa 30 lagunetik gora apuntatuz gero bigarren autobusa ipiniko da Izen ematea: Otsailaren 24tik 27ra, biak barne. Ondo …
Zer da gutun soziala
Badira urte batzuk, herritarrok krisi ekonomikoa deritzogun egoera pairatzen ari garela. Ondorioak ezagunak dira herritarrontzat; murrizketak sektore publikoan, prestazio sozialen gabezia, langabezia, etxe-gabetzeak, pobreziaren areagotzea... Urteak dira, era berean, gobernuek herritarroi ezartzen dizkiguten erreforma eta murrizketen aurrean, mobilizatu eta beste eredu bat exijitzen ari garela. Gobernuen erabakiek, botere ekonomikoen interesei erantzun beharrean, herritarron beharrei erantzun …
Eskubide sozialen gutuna
Baigeraren ekarpena Gutun sozialaz hitz egiterakoan, gogoratu beharra dago non kokatzen garen. Krisialdiaren aitzakiarekin, lehengo mendean lortutako eskubide guztien atzerakada nabarmena ari gara sufritzen, hau da, pertsona eta kolektibo guztiek lortutako eskubideak hankaz gora ari dira ipintzen, doako hezkuntza eta osasun unibertsala, etxebizitza, pentsioak, lana eta babes sozial guztiak doaz murriztuz eta atzeraka. Pentsiodunen artean …
Asteko txisteak
Belarriaren bila Gizon hura arotza zen eta tailerrean lan konplikatu samarra ari zen egiten gainera. Hartan zebilela irrist egin dio eskuak eta, rast! belarria moztu zion zerra elektrikoak. Amorrazioz hasi zen txirbil artean bere belarriaren bila, beroan izaten baita konpontzeko onena. Horretan, hurbiltzen zaio lantokiko beste lagun bat eta esaten dio. - Joxe, zer habil …
Emakumeen ekarpenak gizarteari
Gizartea kinka larrian geratuko litzateke emakumeek greba eginez gero. Emakumeen arazoei …
2014. urteko kuotaren ordainketa
OTSAILAREN 1EAN HASIKO GARA 2014. URTEKO KUOTAK KOBRATZEN KONTU KORRONTE ZENBAKIA EMAN DUTENEI ZUZENEAN PASATUKO ZAIE BANKUETATIK BESTEEK BAIGERAKO BULEGOTIK PASATU BEHARKO DUTE ORDAINKETA EGITERA BULEGO ORDUETAN ASTELEHENETIK OSTEGUNERA 10:30ETIK 12:30ERA
Adinekoak eta ezinduak
Adinekoak eta ezinduak igogailurik gabe etxean preso eta igogailua dutenek kalean ibiltzeko oztopo ugari. Adinekoen eta ezinduen bizi kalitateari buruz idaztea ez da erraza datu fidagarririk ez dagoenean. Baigera Elkarteak aspalditik dihardu udalari eskatzen ikerketa sakon bat Azpeitiko adineko eta ezinduen bizi baldintzen egoerari buruz (etxeetako zaintza, egoitzak, pentsioak, osasun zerbitzuak, garraioa, txirotasun maila, igogailurik …
Asteko txisteak
Auzokideak Antton eta Joxe Bi baserritar, beren etxeak elkarren gertu zituzten bi auzokide ziren Antton eta Joxe. Duela ez urte asko, mundu guztia igandeetan mezatara joaten zen garaian, larunbat arratsean meza ematen hasi ziren igandekoaren ordez, igandeetan libre izateko. Anttonek ere asmo hori zuen, lanak bukatu eta larunbateko mezatara joatekoa. Lanak bukatzerako ordua gainera etorri …
Maria Jesus Arregiren biografia
Eskuratu berria dugu LIBURUXKA BIOGRAFIKAOK sailean Uztarriak argitaratu duen azken alea. Eneritz Albizuk idatzi du MARIA JESUS ARREGIri buruz. Oso ezaguna dugu Maria Jesus BAIGERAko guztiok, bai elkarteko hainbat ekintzaren bultzatzaile eta animatzaile izan delako eta baita hainbat urtetan Batzordeko kide izan delako ere. BAIGERAn ez ezik, Azpeitiko herrian ere zeinek ez du ezagutzen Maria …
Gabonak eta urte berria
Giza eskubideak eta konponbidea denontzat. Iraganari errepasoa egiteko ohitura hartu dugu. Gabonak eta urte zaharra pasa berriak dira eta zaharrak zer utzi digun eta berriari zer eskatu diogun ikustea ez dago soberan. Oraindik ere gure gizartean gabon eguna elkartasunerako eta eguna konsideratu ohi da. Urtean zehar betirako, …
