Zer da gutun soziala

gutun soziala

Badira urte batzuk, herritarrok krisi ekonomikoa deritzogun egoera pairatzen ari garela. Ondorioak ezagunak dira herritarrontzat; murrizketak sektore publikoan, prestazio sozialen gabezia, langabezia, etxe-gabetzeak, pobreziaren areagotzea… Urteak dira, era berean, gobernuek herritarroi ezartzen dizkiguten erreforma eta murrizketen aurrean, mobilizatu eta beste eredu bat exijitzen ari garela. Gobernuen erabakiek, botere ekonomikoen interesei erantzun beharrean, herritarron beharrei erantzun behar diela exijitzen ari garela. Baina erreformei ez esateak, ez digu sistema sozio-ekonomiko justu bateranzko biderik erakutsi. Pertsonen eskubideak oinarri izango dituen sistema sozio-ekonomiko justu bat eraiki behar dugu.

Horri erantzutera dator Eskubide Sozialen Gutuna. Eredu berriaren oinarriak jartzeko tresna izan nahi du. Herritarron behar eta eskubideak zehaztu, eta hauek bermatuko dizkigun eredu berria definitzea du helburu, instituzio publikoei beronen gauzapena exijituz. Helburu hauek egikaritzeko modu bakarra, gutun soziala guztion artean egitea da herriko sektore guztien helburu eta aldarrikapen guztiak barne bilduko dituen prozesu bat irekiz, nahi eta nahi ez, guztion parte hartzea bermatuko duen prozesu bat irekiz.

Horregatik, Azpeitian ere eztabaida prozesu bat irekitzera goaz. Sektore ezberdinei, euren arazoen inguruko gogoeta eta aldarrikapenen bilketa egiteko eskatzera, berauen parte hartzerik gabe, oinarririk gabeko tresna litzatekeelako Eskubide Sozialen Gutuna. Umezurtz munduratuko litzateke.

Eskubideen Gutunaren osaketa egin ondoren, beronen gauzatzearen prozesua letorke. Guztion artean eginiko Gutuna izateak, guztion indarren batuketa ahalbideratuko liguke, instituzioei beronen gauzatzea exijituz. Bide honetan, HLEren (Herritarren Lege Ekimena) aukera gauzatzea aurreikusten dugu, Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko litzatekeelarik. Baina ez dugu Eskubideen Gutunaren erabilera HLEaren aukera honetara bakarrik mugatzen. Herriz herri eta auzoz auzo eginiko prozesu integral batek, lekuan lekuko instituzioei interpelatzeko eta herritarren beharren araberako erabakiak hartzea exijitzeko modua ematen digu.

Ondorioz, Azpeitiko beste sektore sozialekin batera, eztabaida prozesuan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, guztion parte hartzearekin soilik osatuko dugulako instituzioen politikan eraginkorra izango den tresna.

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT, CGT-LKN,AHT Gelditu! Elkarlana, Anitzak, Arabako Pentsionistak,Argilan, Asamblea abierta en defensa de las prestaciones sociales, Asamblea de invisibles, Distintas asambleas de parados y paradas de Bizkaia y Gipuzkoa, Askapena, Asociación de Trabajadoras del Hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao la Vieja, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Colectivo de Parados de Iruñerria, Coordinadora de grupos de San Francisco, Bilbao la Vieja y Zabala, Danok lan, Desazkundea, Eginaren eginez,Eguzki, Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Euskal Herriko emakumeen mundu martxako plataforma, Gipuzkoako pentsionisten duintasun elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz, Kakitzat, Komite Internazionalistak, Lanegia, M15M Bizkaia, Matxingune taldea, MDMA Taldea, MOC, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak Martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea, Posada de los abrazos, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo- SOS Arrazakeria, Urtxintxa eskola, Zazpigarren alaba.