Hesiak gainditzen

Jon Maiak Sanjuandegin emandako hitzalditik jasotako zenbait gogoeta: Gure “abuelo” eta “abuela” Extremaduratik etorri ziren, trenez, eta Zumarragan jaitsi ziren, kasualitatez. Aurrera jarraitu balute edo beste tren bat hartu, Burdeosen, Bartzelonan edo ez dakit non geldituko ziren, eta Frantsesak, katalanak edo auskalo nongoak izango ginen. Beraz, zer pentsa ematen du honek, alegia, zer gutxi axola …

Irakurtzen jarraitu Hesiak gainditzen

Sanjuandegin mintza-lagunak behar dira

Maiatzaren 8an, Elkar-ekin eta xj. Auzolanean elkarteek Jon Maia bertsolariarekin antolatutako ekitaldian, 100 lagunek hartu zuten parte. Bukaeran, 20 lagunek eman zuten izena euskarazko mintza-praktikak egiteko. Lehenengo bilera, maiatzak 21, asteazkena, 19:00etan egingo da. Izena eman ez duenak ere parte har dezake. Taldeak martxan jartzeko mintza-lagunak behar dira. Euskaraz hitz egiten laguntzeko prest dagoen jendea …

Irakurtzen jarraitu Sanjuandegin mintza-lagunak behar dira

Dokumental emanaldia Sanjuandegin

HESIAK GAINDITZEN (Klikatu biodeoa ikusteko) Gidoia eta aurkezpena Jon Maia bertsolariak. Lekua: Baigera II Jubilatuen Elkartea Eguna: Maiatzak 8, Ordua: 19:00etan Iraupena: Dokumentala 30 minutu, hitzaldia eta galderak beste 30 minutu. Hitzaldia erderaz izango da. 20:00etan Luntxa egongo da. Dokumental hau, 1960ko hamarkadan, Extremaduratik Euskal Herrira etorri zirenei egindako omenaldia da. Jon Maia bertsolariak, bere esperientzia …

Irakurtzen jarraitu Dokumental emanaldia Sanjuandegin

Adinduen sexualitatearen abantailak

Nerea Sancho Esnaola - Edurne Mendizabal PLAX! Azpeitiko Sexu eta Bikote Aholkularitza Zerbitzuko arduradunak Gizon eta emakume helduek eta zaharrek ere jokabide erotikoak dituzte, noski; askotarikoak gainera: batzuetan bakarka, bikotekide edo lagunarekin bestetan. Maitatzeko eta maitatuak izateko nahia eta gaitasuna ez baitira agortzen adinarekin. Ez horixe! Askok pentsatzen dute menopausia osteko bizitza erotikoak eskaini ditzakeen …

Irakurtzen jarraitu Adinduen sexualitatearen abantailak

Agustin Unzurrunzagaren hitzaldia (II)

  Etorkinak krisiaren aurrean Krisiaren eragina etorkinengan izugarria da. Etorkinak dira krisiaren zamarik gogorrena jasaten ari direnak. Kanpokoak bakarrik hartzen baditugu %40koa da langabetuen tasa, momentu honetan, bailarakoa %16koa den bitartean. Pobrezia izugarri igotzen da indize guztietan: larria, erlatiboa, energetikoa… Gipuzkoan, etorkina buru duen familia, besterik gabe, pobreziaren arriskuan dago. Hala ere, langile aktiboen tasa …

Irakurtzen jarraitu Agustin Unzurrunzagaren hitzaldia (II)

Gure esku dago

Bideoa ikusteko klikatu hemen “Gure esku dago” mugimendua, Euskal Herriak libreki erabakitzeko duen eskubidearen aldeko ekimena da. Helburu honekin herritarrak sentsibilizatzea du xede. Honen inguruan orain arte eman diren pausoez gain, herritarrei zenbait hitzaldi, eztabaida eta festatan parte hartzeko abagunea eskaintzen zaie, eta ekitaldi nagusia 2014ko ekainaren 8an Durangotik Iruñera egingo den giza katea izango …

Irakurtzen jarraitu Gure esku dago

Solasaldia Azpeitian

Jatorri ezberdineko jendeari buruzko hitzaldi-solasaldia. Hizlaria: Agustin Unzurrunzaga (SOS arrazakeria) Eguna: Otsailak 19, asteazkena, 19:00etan Lekua: Sanjuandegiko Auzo-elkartean Aurkezpen labur baten ondoren jendearen zalantza eta galderei erantzungo die urte askoan arrazakeriaren aurka hainbat lan egin duen donostiar abokatuak. 1. Nola lortu jatorri ezberdineko jendearen elkarbizitza? 2. Nola lortu beste herri batzuetatik lan bila datozenak gure …

Irakurtzen jarraitu Solasaldia Azpeitian

Miren Amuriza eta Maialen Arzallus, 2010ean

Ondorengo bi bertso-sorta hauek Miren Amurizak eta Maialen Arzallusek 2010eko Bertso Eguneko afalondoan beren amei kantatutako bi bertso sorta dira. Bideoa ikusi nahi bada klikatu “Gure amak” izenburuan. “Gure amak” 1 Gertutik bizi izan dute txapelketa, poltsikoak klinesez goraino beteta, agurren bat prestatu diegu tarteka, ta eurentzat da gaurko bertso gogoeta, gure amek hainbeste merezi …

Irakurtzen jarraitu Miren Amuriza eta Maialen Arzallus, 2010ean

Irri egitea

Gaurko gizartean gero eta jende gehiago ari da barre egitea zeinen onuragarria den esaten, gero eta gehiago egiten ez dugunaren seinale. Zenbat eta barre gehiago egin osasuntsuago omen dago pertsona. Psikologoek gero eta gehiago aholkatzen dute. Denok ez ditugu barre egiteko bide berak erabiliko baina norberaren jarrerak ere asko lagun dezake. Bizitzako lan estresak, albisteek, …

Irakurtzen jarraitu Irri egitea