Irri egitea

captura
Gaurko gizartean gero eta jende gehiago ari da barre egitea zeinen onuragarria den esaten, gero eta gehiago egiten ez dugunaren seinale. Zenbat eta barre gehiago egin osasuntsuago omen dago pertsona. Psikologoek gero eta gehiago aholkatzen dute.

Denok ez ditugu barre egiteko bide berak erabiliko baina norberaren jarrerak ere asko lagun dezake. Bizitzako lan estresak, albisteek, langabeziak, diruz iritsi ezinak, osasun mailako ajeek … ez dute askorik laguntzen irri egiten, baina norbere jarrerak hala ere asko laguntzen du, saiatuz gero beti baitago gure bizitzan zerbait poz emango diguna, edo barrea ez bada irribarrea eragingo diguna besterik ez bada. Jende askori entzuten zaio, garai batean, zer gauza gutxi genuen eta zeinen ongi pasatzen genuen! Ez dago beraz gauza asko izan beharrik beti barre egiteko.

Ondorengo kantu hau Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuneko kantua da, baina irri egin behar dutenak ez dira haurrak bakarrik. Helduok ere badaukagu irri egitearen beharra eta horregatik proposatu dugu, barre egiteko jarrera horretara bultzatzen gaituelako. Eta bestetik kantua ikasi eta gure bilobei kantatzeko ere ez da oso aldrebesa. Ea nor animatzen den ikastera. (Argazkia 1’10” inguruan haur batena) Bideoa ikusteko klikatu kantuaren izenburuari.
IRRI EGITEN DUNARI
IRRIFAR LARANJA BAT MARGOTU
DIOGU EGUZKIARI,
GOIZERO EGIN DIEZAGUN ARE
KOLORETSUAGO ARGI.
ESNATU DEZAN BIHOTZ BARRUTAN
LO DUGUN BIZIPOZ HORI.

 

IRRIFAR IHESKOR BAT MARGOTU
DIOGU HEGOHAIZEARI,
SEKULA EZ DA BERRIZ IZANGO
BERRI BELTZEN MANDATARI.
KONTU ZAHARREN DOINUAN ORAIN
FIRI-FIRI TXISTU DAGI.

 

IRRIFAR POTOLO BAT MARGOTU
DIOGU LAINO BELTZARI,
ORAIN EURIA MILAKA TANTA
KOLORETSUTAN DU ARI,
ZIPRIZTINETAN BIZIA EMANEZ
GURE HERRI ZURI-BELTZARI.

 

IRRIFAR ARGITSU BAT MARGOTU
DIOGU ILARGIARI,
ORAIN ILBEHERETAN ZILARREZKO
IRRIFAR FIN-FINA DAGI.
ZERUTIK JAIKI TA BILTZEN DA
AMETS GAIZTOEN EHIZTARI
.
IRRIFAR ERRALDOI BAT MARGOTU
DIOGU MUNDU ZAHARRARI,
BERE BURUARI BIRAN DOAN
NAHIGABEKO BIDAIARI.
MUNDUKO HERRI GUZTIETAN IRRI
ZATI BAT GERATU BEDI.

 

IRRIFAR TXIKITXO BAT MARGOTU
DIOT NEURE BURUARI,
EGUZKI, ILARGI, HEGOHAIZE,
MUNDU ZAHAR ETA EURI.
DENAK KEINUKA ARI BAITIRA
IRRI EGITEN DUNARI.

 

MAIALEN LUJANBIO