Aurrez esanda bezala, apirilaren 10ean izan zen BAIGERAkoen Iratxera-Lizarrarako irteera. 72 lagun izan ginen bertan. Beti bezala, Azpeititik irten 8:30ak aldera, Iratxera iritsi eta hamaiketakoa 11:00ak aldera. Ondoren pare bat orduko bisita-ikustaldia Lizarran, azoka eta inguruak ezagutuz eta tragoxkada batzuk hartuz. 14:15ak aldera bazkaldu eta ondoren bingoa eta dantza saioa. 18:30ak aldera etxerako itzulia. …
Kategoria: Ibilaldiak
Lizarrako irteera
Datorren apirilaren 10ean, ostegunean, Baigerakoek Nafarroako Iratxera ibilaldia antolatu dute. Izena Apirilaren 1, 2 eta 3an Baigeran bulegokoko orduetan eman behar da. Irteera San Martin Egoitza aurretik goizeko 08:30ean izango da. Ibilaldia 32 euro ordaindu behar da eta autobusez 2 ordu inguru beharko dira. Iratxe Hotelean hamaiketakoa eta 11:30ean Lizarran 14:30 arte azoka ikusteko eta …
Milagro-Faltzesera irteera, martxoaren 13an
Bidaiako argazkiak "Gure argazkiak" atalean. Irteera oso ondo joan zen. Inurrieta upategiko bisita primeran: Upategia erakutsi ziguten, ardogintzaren nondik norakoak azaldu, eta hamaiketako eta trago ederrarekin bukatu genuen. Jende dezente izan zen ardoa erosi nahian, baina saltzaile bakarra, horretxek luzatu zigun, azkenean, egonaldia. Milagroko Montesilloko bazkaria eta ondorengoa ederki: musika eta dantza, bingoa eta zezena …
Irakurtzen jarraitu Milagro-Faltzesera irteera, martxoaren 13an
Martxoaren 22an Baigerakoek mendi ibilaldia
Urberu jatetxetik hasi eta Elorriaga gainetik Zumaiara Neguko ekaitzak pasa orduko, hasi gara Baigerakoak ibilaldiak antolatzen. Aurreko urteko esperientzia positiboa gogoan hartuta, antzeko txangoak antolatzea pentsatu dugu. Ibilaldiak errazak izango dira, bi ordu ingurukoak, Hamaiketakoa ez da faltako eta bazkaltzera etxera etorriko gara. Irteera egun-pasa bat egitea ere pentsatzen hasiak gara. Aurreneko ibilaldia kosta …
Irakurtzen jarraitu Martxoaren 22an Baigerakoek mendi ibilaldia
Donostiatik Pasaiara ibilaldia
Mendi ibilaldia, otsailaren 15ean Lagun Onak antolatuta. Azpeititik 8:00etan irten eta Donostiara joan ziren autobusez. Donostiako Gros Auzoan Nafarroa ibilbidean gasolindegitik hasten da bidea. Ibilbidea ondo markatuta dago eta behin hasierako aldapa gaindituz gero, ibilaldia laua da eta ez du inolako arriskurik, hiru orduan egin zuten. Itsas bista zoragarriak ditu ia bide guztiak. Itsas-ertz hau …
Jubilatuen irteera Xoxotera
Ekainaren 29an egin zuten Azpeitiko jubilatuek Xoxotera urtero egin ohi duten igoera. Irteera hau Azpeitiko Udalak antolatzen du Baigerakoekin batera. Xoxotera igotzeko mendiko autoak ipini ohi ditu Udalak, eta jubilatuek asko eskertu ohi dute, izan ere adinak ez du barkatzen eta Xoxoteko aldapa gehiegizkoa da edadean aurrera doazenentzako. Aurten eguraldia ondo portatu da, eguzkia tarteka …
Orio-Aginagako egunpasa
Urteroko ohiturari jarraituz, lehengo astean izan genuen Orio-Aginagarako egunpasa.. Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako adinekoek elkartu ohi gara bertan, aurten inoiz baino arrakasta handiagoa izan du, ia 400 adineko elkartu baikara. Lehendabizi Orion meza, Zumaiako abesbatzaren kantuekin, ondoren Orioko kaleetan zehar, kontu kontari eta Zumaiako abesbatzaren kantu ezagun batzuk entzunez, bertako jubilatuen elkartean bukatu genuen pintxo …
