Orio-Aginagako egunpasa

orio1Urteroko ohiturari jarraituz, lehengo astean izan genuen Orio-Aginagarako egunpasa.. Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako adinekoek elkartu ohi gara bertan, aurten inoiz baino arrakasta handiagoa izan du, ia 400 adineko elkartu baikara. Lehendabizi Orion meza, Zumaiako abesbatzaren kantuekin, ondoren Orioko kaleetan zehar, kontu kontari eta Zumaiako abesbatzaren kantu ezagun batzuk entzunez, bertako jubilatuen elkartean bukatu genuen pintxo eta trago bat hartuz.. Ordu biak aldera Aginagako sagardotegira, umore ederrean nahikoa jan eta  pixka bat edatera. Bazkal ondoren, Laja eta Poxpiren soinuek alaiturik, hezur-giharreak astindu genituen dantza saio ederrean eta zortziak aldera etxera, afaltzeko batere beharrik gabe, datorren urtean, berriro ere, joateko asmotan.

orio2Un año mas hemos pasado un día estupendo en la excursión entre Orio – Aginaga, organizada entre Azkoitia, Azpeitia y Zestoa. Este año la participación de 400 socios fue completada con la misa cantada por el coro de Zumaya y el posterior paseo por Orio, para terminar con los pinchos y vinitos en Jubilados de Orio. El siguiente paso fue dirigirnos a las 14,00 H. a la sidrería de Aginaga para comer (una comida estupenda), tras lo cual Laja y Poxpi nos hicieron vibrar a todos con su música.

Terminamos el día con la impresión de volver a repetir el año que viene.

  orio4