Ekainaren 29an egin zuten Azpeitiko jubilatuek Xoxotera urtero egin ohi duten igoera.

Irteera hau Azpeitiko Udalak antolatzen du Baigerakoekin batera.

Xoxotera igotzeko mendiko autoak ipini ohi ditu Udalak, eta jubilatuek asko eskertu ohi dute, izan ere adinak ez du barkatzen eta Xoxoteko aldapa gehiegizkoa da edadean aurrera doazenentzako.

Aurten eguraldia ondo portatu da, eguzkia tarteka laino artetik agertuaz. Igo eta berehala meza entzun zuten Aterpe atariko pagoen itzalean, gero hamaiketakoa Baigerakoek eta Udaleko agintariek zerbitzatua. Ondoren tartetxo bat ingurua ikusteko. Harrituta gelditu ziren gazteak zirenean landatutako zuhaitzak nolakoak egin diren ikustean.


Bazkaltzera etxera bueltatu ziren hurrengo urtean berriz joateko esperantzarekin.