Pentsioen legea

Bilkura honen bidez, onartzera doazen Pentsioen Legeak gure pentsio eta osasun zerbitzuetan izango dituen ondorioen aurrean gure desadostasuna agertzen dugu.

imagesCALBWFLZ

Bailarako jubilatuok –Azpeitiko Baigera elkartea, Azkoitiko Plaza Ondo elkartea eta Zestoako Gurutze elkarteak– bat egiten dugu ondorengo puntuekin.

1. Gure pentsioak izozteak, beren debaluazioa dakar nabarmen, %20 sindikatuen arabera, izan ere bizitzeko oinarrizko diren baliabideak igo diren neurrian pentsioak ez dira igo. Ez dugu onartzen pentsioak eta osasun zerbitzua pribatizatzeko egiten ari diren ahalegina, eta kezkatuta gaude biharko gure eta ondorengoen pentsio eta osasun zerbitzuekin.

imagesCA3JOR29
2. Langabeziaren ondorioz, jubilatuon lana eta pentsioa ari dira bilakatzen famili askoren sostengu. Aisialdirako denbora eta ahalmena guri kenduz.
3. Orain dela gutxi ezarri diguten “kopago” edo berrordainketaren ondorioak nabarmenak dira, botikak poltsikotik ordaindu behar, eta edadean aurrera doazenen kasua da larriena, hauek baitira osasun zerbitzua gehien erabiltzen dutenak.
4. Historian adina gehien luzatzea lortu den une honetan, adinekoen bizi baldintzen degradazioa suposatzen dute neurri hauek. Atzera pauso handia, lortutako eskubideetan.
5. Datuak gordinak dira: 700 euro baino gutxiagoko pentsioa dute emakume alargun gehienak, eta 1000 eurora ez da iristen pentsiodunen bataz besteko pentsioa.
6. Bestalde, gure elkartasuna adierazi nahi diegu bailaran langabezian gelditu diren langileei, lan bila dabiltzan gazteei, etorkinei, emakumeei, eta egoera larrian etxean isilik aurkitzen diren guztiei.
7. Eta bukatzeko, gure Gobernuari eskatzen diogu, aurre egiteko Estatuan onartzera doazen Pentsioen Legeari, eta Euskal Herriak behar duen osasun eta pentsio-sistema propio bat defenda dezala.

Jubilatuok ez dugu bazterketarik eta injustiziarik onartuko eta bizi izateko baldintza duin batzuen alde ahaleginduko gara.

Kontsignak:
⦁ Banketxe handiei diru laguntza eta guretzako murrizketa.
⦁ Pentsiodunen diru sarreran murrizketarik ez
⦁ Gure bizi kalitatea izorratu nahi dute
⦁ Murrizketek pobrezia gehitu dute.
⦁ Pentsio murrizketa eta berrordainketarik ez.
⦁ Geure eta ondorengoen etorkizuna defenda dezagun.
⦁ Langabeziaren aurrean elkartasuna.
⦁ Gazteak eta jubilatuak elkarrekin.