Aurrez esanda bezala, apirilaren 10ean izan zen BAIGERAkoen Iratxera-Lizarrarako irteera.
72 lagun izan ginen bertan.
Beti bezala, Azpeititik irten 8:30ak aldera, Iratxera iritsi eta hamaiketakoa 11:00ak aldera.
Ondoren pare bat orduko bisita-ikustaldia Lizarran, azoka eta inguruak ezagutuz eta tragoxkada batzuk hartuz.
14:15ak aldera bazkaldu eta ondoren bingoa eta dantza saioa.
18:30ak aldera etxerako itzulia.
Argazkiak ikusi nahi dituenak web orri honetako Gure Argazkiak leihoan daude.