Asteko txisteak

 

 

images1

Haurraren aita

Jatetxean eguneko menua amaitu, mahaitik altxa eta kaxara ordaintzera abiatu denean, ondoko mahaian eserita dagoen emakumeak keinu egin diola ohartu da Mikel. Jakin-minez inguratu zaio eta:

    • Barkatu! Elkar ezagutzen al dugu? – Mikelek

    • Agian oker nabil, baina uste dut nire haurretako baten aita zarela – erantzun dio emakumeak, ezpainetan ironia pixka bat adieraziz.

Hori entzuteaz bat, Mikel, non ezkutatu ez dakiela, bere bikoteari adarrak jarri zizkionekoaz oroitu da:

    • Bai… bai… Zuk esaterako ohartu naiz! Baina …gau ero bat izan zen, ossso edanda nengoen…, ez nuen zure telefonorik eta … askotan pentsatu arren ezin izan dizut deitu.

    • Eee? Baina… uste dut nahasten ari zarela. Ni zure alabaren irakasle berria naiz!

images2

Soldata txikia

Antonio kexu da, lan asko eta soldata txikia ematen diotelako hilaren azkenean. Egun batean bere nagusiarengana joan da kexa azaltzera eta esaten dio:

    • Soldata honekin nola lortuko dut egunen batean nire andregaiarekin ezkontzea?

    • Lasai, Antonio! Arrazoi duzu, soldata eskasa da, baina egunen batean eskertu eta dena egingo didazu ez ezkondu izana.